Testu kritika
From Wikipedia, the free encyclopedia
Testu kritika edo Ekdotika jatorrizko testuak edo, behintzat, egileek nahi zuten testuetatik bertsio gertuenak lortu nahi dituen filologiaren adarra dugu. Testu asko ez dira haien osotasunean gorde edo denborarekin bertsio desberdinak joan dira sortzen. Ekdotikaren helburua jatorrizko bertsioetatik gertuena eskuratzea izango litzateke. Horretarako testuen konparaketa egingo du, egilearen ideiak aztertuko ditu, transkripzioan sortutako okerrak ezabatuko ditu...[1] Hau guztia testu zaharrei aplikatu diezaiekegu, esaterako, eskuizkribu baten interpretazio desberdinez, baina baita ere testu garaikidei, adibidez, poema beraren bertsio desberdinak ezagutzen direnean. Prozesu horren ondorioz sortutako testuak edizio kritikoaren izenarekin definitzen dira. Modu batez, testuaren arkeologia bezala uler daiteke testu kritika.