Teshio ibaia
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Teshio ibaia (japonieraz: 天塩川 Teshio-gawa ) Hokkaido uharteko bigarren ibai luzeena eta Japonia guztiko lauugarrena da. 256 kilometrotako luzera du eta bere arroak 5.590 km² hartzen ditu, Japoniako bigarrena azaleran.
Teshio Teshio-gawa 天塩川 | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 256 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 44°54′N 141°42′E |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Hokkaido |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | |
Arroaren azalera | 5.590 km² |
Arro hidrografikoa | Teshio river basin (en) |
Bokalea () | Japoniako itsasoa |
Ainuerazko Tesh-o-pet izenetik dator, honek "arrantzarako presa" esan nahi du.
1.158 metrotako altueran du jatorria, Teshio mendian, Hokkaidoren erdialdean. Ipar-mendebalderantz jotzen du Nayoro ibaiarekin bat egin eta Teshio lautadan ibilbide bihurgunetsua hartzen du. Japoniako itsasoan amaitu baino 10 kilometro lehenago hareazko dunek hegoalderantz desbideratzen dute eta azkenik Teshio herrian itsasoratzen da.
Ibaiaren hegoaldeko ertza da Japoniako arroz landaketaren iparraldeko muga.
XX mendearen hasieran itsasontziek nabigatzen zuten ibaian zehar apiriletik azarora, izozturik ez zen garaian noski. 1901ean Shibetsu arte sartzen ziren eta 1904an Nayoro arte. 1909an lurrun makina zuen itsasuntzia estreinatu zuten. Gaur egun ordea ez dauka nabigaziorik.
Gur egun abenturazko kirolak egiten dira bertan eta 160 kilometrotako kayak ibilbideak egin daitezke Teshio ibaian.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.