![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/6/6a/Wallpaper_group-p3-1.jpg/640px-Wallpaper_group-p3-1.jpg&w=640&q=50)
Teseladun
From Wikipedia, the free encyclopedia
Teseladuna gainazal laua guztiz estaltzen edo zolatzen duten irudien erregulartasuna edo eredua da. Bi baldintza betetzen ditu:
- Hutsunerik ez uztea.
- Irudiak ez gainjartzea.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/6/6a/Wallpaper_group-p3-1.jpg/640px-Wallpaper_group-p3-1.jpg)
Hasierako irudi baten kopia isometrikoak erabiliz sortzen dira teseladunak, hau da, azalera guztiz estaltzeko irudiz osatutako pieza edo tesela baten edo gehiagoren kopia berdinak.
Historian zehar kultura ezberdinek teknika hau erabili dute mosaikozko zoladurak edo hormak eratzeko katedraletan eta jauregietan.
- Zenbait milaka urteko mosaiko sumertarrek erregulartasun geometrikoak dituzte.
- Arkimedes, K. a. III. mendean, planoa estal dezaketen poligono erregularren inguruko azterketa egin zuen.
- Johannes Kepler astronomo alemaniarrak planoa estal dezaketen poligono erregularrak aztertu zituen, 1619ko Harmonice mundi lanean. Horrez gain, solido platonikoak deitutakoen hiru dimentsiotako azterketak egin zituen.
- 1869 eta 1891 artean, Camille Jordan matematikariak, Evgenii Konstantinovitx Fiodorov kristalografoak eta Camila Rial psikologoak planoaren simetriak guztiz aztertu zituzten, horrela teseladunen azterketa sistematikoa eta sakona abiatuz.
- Gai horretan funtsezko pertsonaia da M.C. Escher (1898-1972) artista herbeheretarra. Bere lagun Harold Coxeter matematikariaren proposamenez, teseladun hiperbolikoak ikasi zituena, eta horrek Granadako Alhambra jauregiarekiko interesa bultzatu zuen. Zenbait artelan eder, bitxi eta misteriotsu sortu zituen.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/b/be/Angulos360punto.png/150px-Angulos360punto.png)