![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/5/5f/Termisvaaralta_K%25C3%25A4sivarren_Er%25C3%25A4maa.jpg/640px-Termisvaaralta_K%25C3%25A4sivarren_Er%25C3%25A4maa.jpg&w=640&q=50)
Termisjärvi
From Wikipedia, the free encyclopedia
Termisjärvi aintzira Enontekiö udalerri finlandiarrean dagoen aintzira bat da, Raittijärvi sami herrixkatik eta Norvegiako mugatik hurbil dagoena. Käsivarsi Eremu Basatian dago, Lappi osoko hegazti-espezie ugarienak aurki daitezkeen eremu basatian, hain zuzen; aliota txikiak, antzara nanoak, belatz handiak, elur-hontzak, eskandinaviako lagopodoak, ipar-belatzak, ipar-kaskabeltzak, laponiako kaskabeltzak, marikoi isats-luzeak, negu txontak eta papourdinak dira, esaterako, aintzira inguruan aurki daitezkeen hegazti-espezie batzuk. Inguruko baldintza latzei probetxu ateratzea lortu duten animalia ugari dago ere; hala nola, azeri zuri eta gorriak, elur-oreinak, erbinude zuriak, eskandinaviako lagopodo eta lursaguak, ipar-katamotzak, jatunak, mendi lemingak, lursagu txikiak eta tundrako satorrak [1].
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/5/5f/Termisvaaralta_K%C3%A4sivarren_Er%C3%A4maa.jpg/640px-Termisvaaralta_K%C3%A4sivarren_Er%C3%A4maa.jpg)
Termisjärvi aintzira Termisjärvi (fi) | |
---|---|
Mota | lake or pond (en) ![]() |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 69°01′24″N 21°16′33″E |
Estatu burujabe | ![]() |
Regional State Administrative Agency | Regional State Administrative Agency for Lapland |
Finlandiako eskualdeak | Lappi |
Finlandiako udalerriak | Enontekiö |
Hustubidea | Dierpmesjohka ibaia |
Uda partean iristen diren beste ohiko biztanle batzuk hartz arreak eta otsoak dira.
Ailakkajärvi eta Pitsusjärvi aintzirak Termisjärviren bizilagun nagusiak dira. Zuzenean Eskandinaviako mendietatik datorren urak betetzen du aintzira; bestalde, ura, Dierpmesjohka ibaiaren bitartez kanporatzen da. Gutxi gorabehera, azarotik ekainera izoztua egon ohi da aintzira.
Aintzira oso ezaguna da arrantza munduan; izan ere, bertan, amuarrain marroi eta laponiako amuarrain artiko handienak arrantzatzera uda partean etorri ohi diren arrantzaleen kopurua handia da.