Telegrafia
Aldez aurretik ezarritako kode baten bidez mezu idatziak kode horretako pultsu elektriko bihurtu, kable edo uhin elektromagnetikoen bidez transmititu eta berriro mezu idatzi bihurtzen dituen telekomunikazio-sistema / From Wikipedia, the free encyclopedia
Telegrafia (grezierazko tēle (τῆλε), "urrun", eta graphein (γραφεῖν), "idatzi" hitzetatik ekarria) telegrafo bidezko igorpenaren teknika da, edo telegrafoari dagozkion ezagueren eta tekniken multzoa[1]. Bere mezuei telegrama deritze. Elektrizitateari esker telegrafia elektronikoa asko hedatu zen eta 1837rako Ingalaterran eta Estatu Batuetan lehenengo zerbitzu telegrafikoak martxan jarri ziren.