From Wikipedia, the free encyclopedia
Dekodifikatzailea harrera-kutxa edo seinale bat dekodetzea baimentzen duen konbinazio-zirkuitua da. Seinalea bidaltzeko bide fisikoa edo beste batzutan hackeoak ekiditeko erabiltzen dira kode sistemak. Kode sistema horiek prozesatzeko dekodifikadoreak erabiltzen dira. Lehen kodifikazioa analogikoa zen (seinale analogikoa jaso eta interpretatzen zen), baina gaur egun digitala da eta kasu batzuetan telebistaren barruan datoz dekodifikatzaileak.[1][2]
Dekodifikatu (edo deskodifikatu) latinetik datorren hitza da eta hiru zatitan banatu daiteke: "de-" aurrizkia goitik behera adierazten duena, "codex" izena erregistro edo kode bezala itzuli daitekeena eta "facere" aditza egin esan nahi duena. Dekodetu hitza EHUren Egungo Euskararen Hiztegiaren[3] arabera mezu bat kodetzeko erabili den kodea alderantziz erabiliz, mezu haren jatorrizko forma lortzen duena da. Beraz gailu honen funtzioa erregistro edo kodigoak prozesatzea, dekodetzea eta igorri aurretik zeukan forma berriro ematea da. Kodifikatzaile baten alderantzizko lana egiten du.
Telebistak seinale kodetu bat jasotzen du. Gaur egun seinale hori satelite, zuntz optiko edo internet bidez jasotzen da, baina telebista gehienak ez dira kapazak bere kabuz hori prozesatzeko (dekodifikadorea erantsia dute batzuek). Honela, gailuak seinalea jasotzen du (sarrera), interpretatu edo dekodetu egiten du eta ikusgarri egiten du (irteera).
Bi prozesadore mota bereizten dira grafikoak prozesatzeko unitatea eta mikroprozesadorea. Eta hauek prozesu hau arintzeko erabiltzen dira.
Dekodifikatzaileak haien transmisio motaren arabera bereizi daitezke:[4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.