![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/a/ae/Knossos_Bull-Leaping_Fresco.jpg/640px-Knossos_Bull-Leaping_Fresco.jpg&w=640&q=50)
Tauromakia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Tauromakia[1] (grezieratik eratorritako hitza: ταυρομαχία, "zezen-borroka") zezen, zezenko, bigantxa eta beste abelgorrien aurrean pertsonek egiten dituzten ikuskizun eta trebezia saioen multzoa da, bereziki Espainian, Portugalen, Frantzian eta Latinoamerikako zenbait herrialdeetan egiten direnak. Zezenketa, soka-muturra, entzierroa, errekortariak eta bestelako zenbait ikuskizun biltzen ditu. Horietako askotan, zezenak sufritu egiten du, eta animalien eskubideen aldekoek torturatzat jotzen dituzte.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/a/ae/Knossos_Bull-Leaping_Fresco.jpg/640px-Knossos_Bull-Leaping_Fresco.jpg)