From Wikipedia, the free encyclopedia
Tarawako gudua 1943ko azaroaren 20a eta 23a bitarte gertatu zen Estatu Batuen eta Japoniaren artean, Gilbert uharteetako Tarawako atoloian. Galvanic operazioaren zati bat izan zen, estatubatuarrek Gilberts uharteak bereganatzeko martxan jarri zuena.[1]
Tarawako gudua | |
---|---|
Mota | gudu |
Honen parte da | Operation Galvanic (en) eta Bigarren Mundu Gerra |
Denbora-tarte | 1943ko azaroaren 20a - 1943ko azaroaren 23a |
Data | 1943ko azaroaren 23a |
Kokaleku | Betio (en) |
Ia 6.400 japoniar, korear eta estatubatuar hil ziren borroketan, batez ere Betio uharte txikian eta haren inguruan, Tarawako atoloiaren hego-mendebaldeko muturrean. [2]
Hildako marine estatubatuarren artean, euskal jatorriko soldaduak izan ziren. Bigarren Dibisioko Tankeen 2. Batailioiko C konpainiako Sebastián Garde Baca lehen egunean hil zen, 27 urte zituela. Hurrengo egunean Philip Olano hil zen, leku berean.
Tarawako gudua izan zen Erdialdeko Pazifikoko eskualde erabakigarrian amerikarren egin zuten lehen erasoa. Lehen aldia izan zen ere Ozeano Bareko gerran Estatu Batuek lurreratze anfibio baten aurrean Japoniako oldarraldi latza jasaten zuena. [3] Aurreko lehorreratzeek hasieran erresistentzia gutxi edo batere ez zuten aurkitu, baina Tarawan ondo hornitutako eta ondo prestatutako 4.500 defendatzaile japoniar zeuden, eta ia azken ahatseraino borrokatu ziren. Horrek eragin handia izan zuen Estatu Batuetako Itsas Armadan. Tarawaren galerak 76 orduko epean gertatu ziren.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.