Tapiz
From Wikipedia, the free encyclopedia
Tapiza Iparr. edo alfonbraHeg. zola edo hormak estaltzeko erabiltzen den ehunezko atal berezia da[1], gehienetan ehunezko dekorazio-lana. Tapizak egiteko arteari tapizgintza deritzo.
Materialaren arabera, hainbat tapiz mota daude: artilezkoak, nylonezkoak, poliesterezkoak, akrilikoak eta abar. Korapiloaren arabera ere sailkatzen dira.
Lehendabiziko tapizak K.a. III. eta K.a. II. milurtekoetan agertu ziren, Kaspiar itsaso inguruan[2] edo Armeniako goi-ordokian[3]. Handik mundu osora zabaldu zen, egun Afganistangoak, Pertsiakoak, Txinakoak edo Indiakoak ospetsuak izanik.