From Wikipedia, the free encyclopedia
Tannenberg Operazioa (alemanez: Unternehmen Tannenberg) Alemania Naziak poloniarren aurka egindako erailketa masibo plan baten kode-izena izan zen[1]. Tiroz eraildakoak proskripzio zerrenda beltz baten bidez aukeratu ziren (Sonderfahndungsbuch Polen); zerrenda hori Gestapok osatu zuen Polonia inbaditu aurreko bi urteetan[2].
Tannenberg Operazioa | |
---|---|
Mota | masa hilketa operazio militar |
Denbora-tarte | 1939ko iraila - 1940ko urtarrila |
Kokaleku | Gobernu Orokorra |
Herrialdea | Polonia |
Gatazka | Bigarren Mundu Gerra |
Pertsona hilak | 20.000 |
Zerrenda sekretuak Poloniako eliteko 61.000 kide baino gehiago identifikatu zituen: ekintzaileak, intelligentsia, unibertsitateko ikerleak, klerikoak, aktoreak, ofizial ohiak eta beste batzuk. Guztiak atxilotu eta tiroz erail beharrekoak ziren. Polonian bizi zen gutxiengo alemaniarreko kideek zerrendak prestatzen lagundu zuten. Gutxi gorabehera 20.000 pertsoa inguru erail zituzten 760 exekuzio masibotan[3][4].
Tannenberg Operazioarekin batera, ospitaleratutako pazienteak eta pertsona heldu ezinduak tirokatu eta gaseztatu ziren, Aktion T4 programa zabalagoaren barruan.[5]
Adolf Hitlerren aginduei jarraituz, unitate berezi bat sortu zen Reicheko Segurtasun Bulego Nagusian (Reichssicherheitshauptamt). Zenbait Einsatzgruppen unitate zuzentzen zituen, Gestapo, Kripo eta Sicherheitsdienst (SD) ofizialekin eta gizonekin osatuak, teorikoki Wehrmacht (indar armatuak) jarraitzeko helburuarekin okupatutako lurraldeetan. Haren egitekoa zen, gerra hasi aurretik konpilatu zen bezala, proskripzio-zerrendetan zeuden pertsona guztiak aurkitzea eta atxilotzea. Plana 1939ko maiatzean amaitu zuen Poloniako II. P Bulego Zentralak.[6]
Ekintzaren lehen fasea 1939ko irailaren 1ean gertatu zen, eta Einsatzgruppenek egin zuen, Volksdeutscher Selbstschutz eta SA tokiko milizien laguntzarekin. Zerrendan agertzen ziren pertsona asko aurkitu eta zuzenean hil zituzten. Funtzionario batzuk jo eta mutilatu egin zituzten. Haurdun zeudenak ere ez ziren salbatu[5].
Poloniako elitearen sarraskiaren ondoren, Poloniako ospitaleetako pazienteak Einsatzgruppe VI gizonek hil zituzten Warthelanden (Wielkopolska). Erich Naumannen agindupean zegoen Herbert Langek zuzendu zituen. Handik gutxira, Chełmnoko sarraski-esparruko komandante izendatu zuten.[7] 1940. urtearen erdialdean, Langek eta bere gizonek 1.100 paziente inguru hil zituzten Owińskan, 2.750 Kościanen, 1.558 gaixo eta 300 poloniar Działdowon, lepoaren atzealdean tiroz; beste ehunka poloniar erail zituzten Fort VIIn Einsatzwagen bat erabilita, gas-ganbara mugikor bat, baita gaseatzeko bunker batean, lehen aldiz bertan garatua.[8]
Peter Longerich historialariaren arabera, ospitaleko sarraskiak Einsatzgruppenen ekimenez egin ziren, ez baitzituen Himmlerek antolatu.[9] Tannenberg Operazioan zehar egindako poloniarren hilketa masiboan Langek izandako esperientzia izan zen Ernst Damzog Sicherheitspolizeiko komandanteak SS-Sonderkommando Langeren buru jartzeko arrazoi nagusia, beranduago Łódźeko Ghettoaren deuseztapen osoa egingo zuena.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.