![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/d/d3/Tamara_Karsavina_as_Armide_in_Pavillon_d_Armide_1911.jpg/640px-Tamara_Karsavina_as_Armide_in_Pavillon_d_Armide_1911.jpg&w=640&q=50)
Tamara Karsavina
errusiar dantzaria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Tamara Platonovna Karsavina (errusieraz: Тама́ра Плато́новна Карса́вина) edo Marie Rambert (San Petersburgo, Errusia, 1885eko martxoaren 10a — Beaconsfield, 1978ko maiatzaren 26a) lehen dantzari errusiarra izan zen, bere edertasunarengatik ezaguna. San Petersburgoko Dantza Eskola Inperialean ikasi zuen. 1904ean Milanera mugitu zen ikasten jarraitzeko helburuarekin, Caterina Beretta bidelagun zuelarik. Mariinski Antzokiko Ballet Inperialeko lehen dantzaria izan zen 1918ra arte.[1] Anna Pávlova eta Vaslav Nijinskirekin osatu zuen 1909an Serguéi Diguilevek sortutako Ballet Errusiarren hirukote nagusia, eta konpainiako ballet mitikoetan paper ugari interpretatu zituen, hala nola Silfideak, Suzko txoria, Arrosaren espektroa eta Petrushka.
Tamara Karsavina | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | San Petersburgo, 1885eko otsailaren 25a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Beaconsfield (en) ![]() |
Hobiratze lekua | Hampstead Cemetery (en) ![]() |
Familia | |
Aita | Platon Karsavin |
Ezkontidea(k) | Henry James Bruce (en) ![]() |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Vaganova Academy of Russian Ballet (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | ballet dantzaria, koreografoa, autobiografialaria eta musika-irakaslea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Eliza ortodoxoa |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Henry J. Bruce diplomatiko ingelesarekin ezkondu zen. Bikoteak 1918an Errusia utzi zuen, Londresen kokatzeko. 1930ean agertokietatik alde egin ostean, Erresuma Batuan profesionalki balleta irakasten eta sustatzen aritu zen, Hampsteaden (Londres) ezarrita. Balleta irakasten hasi zen, eta ballet britainiar modernoaren sortzaileetako bat bezala onartua izan zen. Bere ikasleen artean Margot Fonteyn nabarmentzen da. 1946tik 1955era Dantzaren Errege Akademiaren lehendakari izan zen.[1]
Royal Balleta ezartzen lagundu zuen, eta Errege Dantza Akademiako kide sortzailea izan zen, munduko dantza irakaskuntzako erakunderik handiena dena.[2]