Taimyr (penintsula)
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Taimyr[1] (errusieraz: Таймы́рский полуо́стров, translit.: Taymyrsky Poluostrov) Siberiako ipar-erdialdeko penintsula handia da. Eurasiako lur-masarik iparraldekoena da. Administratiboki Errusiako Krasnoiarsk kraiari dagokio[2].
Mendebaldean Jeniseiko golkoa eta Kara itsasoa ditu, ekialdean Laptev itsasoa eta Khatangako golkoa[2]; hegoaldean, kontinente aldera, Khatanga ibaiak mugatzen du. 400.000 km²-ko azalera dauka. Punturik garaiena Byrranga mendietan dago (1.146 m)[2]. Penintsula zeharkatzen duten Taimyr eta Piasina ibaiek Kara itsasoan dute ahoa.
Nganasan herria nahikoa bakartuta bizi izan da penintsulan; horregatik xamanismo-praktikak, besteak beste, XX. mendera arte gorde dituzte.
Munduko Natura Funtsaren arabera, Taimyr paleartikoaren barneko «Erdialdeko Siberiako eta Taimyr penintsulako tundra» deritzon eskualde ekologikoaren eremuan dago.
Taimyr penintsulan bizi izan ziren Ipar Amerikatik kanpoko azken idi musketadunak. Duela 2.000 urte inguru desagertu baziren ere[3], 1975ean berriz sartu zituzten.
Datu klimatikoak (Txeliuskin lurmuturra) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | -26 | -26 | -24 | -16 | -8 | 1 | 5 | 4 | 0 | -10 | -19 | -22 | -11.8 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -33 | -33 | -33 | -26 | -15 | -5 | -3 | -3 | -5 | -16 | -26 | -30 | -19 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 8 | 9 | 9 | 8 | 9 | 18 | 21 | 22 | 22 | 15 | 9 | 11 | 201 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 15 | 15 | 14 | 12 | 11 | 12 | 11 | 12 | 15 | 16 | 13 | 16 | 162 |
Eguzki orduak | 0 | 0 | 124 | 270 | 217 | 150 | 186 | 124 | 62 | 0 | 0 | 0 | 1133 |
Iturria: World Climate Guide[4] |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.