Tahmasp I.a
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Tahmasp I.a (persieraz: طهماسب یکم, Ṭahmāsb; Isfahan, 1514ko otsailaren 22a-Qazvin, 1576ko maiatzaren 14a) safaviden dinastiako Irango xah izan zen. Bere erregealdia, bere dinastiako subirano guztien artean luzeena izan zena, Otomandar Inperioaren aurkako etengabeko gerrak eta Inperioaren baliabideen gastuak markatu zuten.[1]
Tahmasp I.a | |||
---|---|---|---|
1524ko maiatzaren 23a - 1576ko maiatzaren 25a ← Ismail I.a - Ismail II.a → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Shahabad, Isfahan (en) , 1514ko otsailaren 22a | ||
Herrialdea | Safaviden Inperioa | ||
Heriotza | Qazvin, 1576ko maiatzaren 14a (62 urte) | ||
Hobiratze lekua | Imam Reza santutegia | ||
Heriotza modua | giza hilketa: Pozoia | ||
Familia | |||
Aita | Ismail I.a | ||
Ama | Tajlu Khanum | ||
Ezkontidea(k) | Sultanum Begum (en) Sultan-Agha Khanum (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | Safavi | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | azerbaijanera persiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | islama islama |
Bere erregealdiaren hasiera, Qizilbash tribu buruzagien arteko liskarrekin hasi zen. Hauek Tahmaspen erregeorde izaten ziren, tronura iritsi zenean 10 urte besterik ez zituelako. Hala ere, Tahmaspek bere boterea berresten jakin zuen helduarora iritsi zenean eta Safaviden Inperioa modernizatzen hasi zenean, garai hartako Irango gizarteari elementu europarrak sartuz. Sartutako neurrien artean egon zen gizarte-geruzak maximizatzea eta errege-administrazioa birbanatzea.
Alde batetik, Suleiman Handiarekin eta, bestetik, Bukharako Khanerriko uzbekiarrekin Khorasanen izandako liskarrek, Tahmaspen erregealdia, izan zitekeena baino askoz aurrerapen txikiagoko garai bezala markatu zuten. Tahmaspek, urre kopuru handiak gastatu behar izan zituen otomandarren aurkako erresistentzia militarra mantentzeko. 24 urtez indarrean egon zen gerra, Amasyako Ituna sinatu zuen arte. Ondorengo 30 urteko bake garaiak Tahmaspi Inperioaren modernizazioan eta bere industria eskasean zentratzea ahalbidetu zion.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.