From Wikipedia, the free encyclopedia
Sylvie Joséphine Ngouadakpa[1] afrikaerditar erizaina eta unibertsitateko irakaslea da, Florence Nightingale domina irabazi duen lehen emakume afrikaerditarra.
Sylvie Ngouadakpa | |
---|---|
Bizitza | |
Herrialdea | Afrika Erdiko Errepublika |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bangiko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | frantsesa Sangoa |
Jarduerak | |
Jarduerak | erizaina |
Jasotako sariak |
Sylvie Ngouadakpak erizain gisa hasi zuen bere ibilbide profesionala. Geroago Bangiko Osasun Publikoko Hezkuntza Mediko Sozialaren Institutu Nazionaleko irakasle ere bihurtu zen[2]. Afrika Erdiko Errepublikako Erizain eta Emaginen Elkartearen burua da, eta estatuko ziurtagiridun erizainen saileko burua ere bai[2][3].
2011n Florence Nightingale domina irabazi duen lehen emakume afrikaerditar bilakatu zen[1]. Hitzaldian, saria Afrika Erdiko Errepublikako erizain guztiei eskainti zien, aitorpen eta prestakuntza hobea merezi dituztela esanez[2][3]. Erretirorako eskubidea zuenean, paramedikuntza institutu bat zuzentzea aukeratu zuen Bangiko Unibertsitatearekin eta Afrika Erdiko Errepublikako Gurutze Gorriarekin elkarlanean[1][2][3]. Erakunde honek 2011n izan zuen lehen promozioa[3].
Ngouadakpa ezkonduta dago eta zazpi seme-alaben ama da[2]. Makulu batekin ibiltzen da[2].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.