From Wikipedia, the free encyclopedia
Sushma Swaraj (Haryana estatua, 1952ko otsailaren 14a - 2019ko abuztuaren 6a)[1] indiar politikaria izan zen. Bharatiya Janata Partyren lider eta presidente izan zen, (euskaraz, Indiako Alderdi Popularra), eta 2014ko maiatzaren 26tik Indiako Kanpo Arazoetako ministro gisa jardun zuen. Indira Gandhiren ondoren, kargua hartu zuen bigarren emakumea izan zen.[2]
Bere ibilbide Gorte Goreneko abokatu bezala hasi zen, Punjabeko Unibertsitatean zuzenbidea ikasi ondoren.[3]
Zazpi aldiz aukeratu zuten Legebiltzarreko menbru izateko eta hiru aldiz Biltzar Legegileko kide izateko. 1977an, 25 urte zituela, Haryana estatuko kabineteko ministro gazteena bihurtu zen. Delhiko ministro nagusia izan zen 1998ko urriaren 13tik 1998ko abenduaren 3ra.
2009ko hauteskunde orokorren ondoren, 2009ko abenduaren 21ean oposizioko buru izendatu zuten Lok Sabhan. Postu horretan mantendu zen 2014ko maiatzera arte, urte horretako hauteskunde orokorretan bere alderdiak irabazi zuen arte.[4][5][6]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.