Superaleazio
Aldaketarik pairatu gabe 1.370 °C arteko tenperatura jasan dezaketen aleazio erregogorren multzoa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Superaleazioa edo errendimendu altuko aleazioa da 540 °C-etik gora erabiltzeko ahalmena duen material taldea. Orokorrean burdin (Fe), nikel (Ni) edo kobalto (Co) edukiak dituzte haien konposizioan.[1] Aleazio horiek erresistentzia mekaniko eta isurpen erresistentzia oso onak dituzte, tenperatura altuekiko erresistentzia, egonkortasuna, eta erresistentzia handia korrosio eta oxidazioarekiko.
Aurpegian zentratutako kristal-egitura asutenitiko kubikoa (FCC) dute. Superaleazio adibide batzuk honako hauek dira: Hastelloy, Inconel, Waspaloy, Rene, Incoloy, MP98T, TMS aleazioak edo CMSX aleazio monokristalinoak.
Superaleazio materialek posible egin dute tenperatura oso altuko ingeniaritzako teknologiaren zati handi bat.[2]