From Wikipedia, the free encyclopedia
Sulaiman ibn Abd al-Malik ibn Marwan (arabieraz: سليمان بن عبد الملك, Sulaymān ibn ʿAbd al-Malik ibn Marwān, c. 675 – 717ko irailaren 22a) omeiatarren zazpigarren kalifa izan zen.[1] 715etik 717ra gobernatu zuen. Bere aita Abd al-Malik zen, eta aurreko kalifaren anaia txikia zen, Al-Walid I.a. Bere anaiaren gobernupean, Palestinako gobernaria izan zen, qahtanitarrekin aliatuz.
Sulaiman ibn Abd al-Malik | |||
---|---|---|---|
715eko otsailaren 23a - 717ko irailaren 24a ← Al-Walid I.a - Umar II.a → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Medina, 675 | ||
Herrialdea | Omeiatar Kaliferria | ||
Lehen hizkuntza | arabiera | ||
Heriotza | Dabiq (en) , 717ko irailaren 24a (41/42 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Abd al-Malik ibn Marwan | ||
Ama | Wallada bint al-Abbas ibn al-Jaz | ||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Omeiatarren dinastia | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | arabiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | buruzagi militarra, politikaria, gobernadorea eta kalifa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | islama |
Sulaiman kalifa aldarrikatu zuten 715eko otsailak 23an, Walid I.a hil zen egun berean, boterea, neurri batean, Al-Hajjaj ibn Yusufen jarraitzaile ziren aurkari politikoei esker hartu zuen. Hala ere, 714an Al-Hajjaj hil zenean, Sulaimanek bere aliatu politikoak jazarri zituen. Horien artean zeuden Qutaibah ibn Muslin eta Muhammad ibn Qasim jeneral ospetsuak. Denak espetxeratu zituzten, eta ondoren hil.
Qahtamitetatik gertu geratzeko, Sulaiman ez zen Damaskora joan, kaliferriaren hiriburua zena, baizik eta Ramlan geratu zen, Palestinan. Bere gobernupean hedapenak jarraitu ziren, egungo Irango zati menditsuetara, Tabaristanera kasu. Sulaimanek Maslama ibn Abd al-Maliken agindupean zegoen armada handi bat ere bidali zuen Bizantziar Inperioko hiriburua zen Konstantinoplari erasotzeko, baina porrot handia izan zen. Sulaiman bizantziar mugari eraso egiteko prest zegoen 717an hil zenean.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.