From Wikipedia, the free encyclopedia
Sukuboa (latinez succŭbus, euskaraz "azpian etzan") Europako mitologiaren arabera gizonezkoak erakarri eta haiekin harreman sexualak edukitzeko asmoz emakume ederren itxura hartu ohi duten deabruak dira. Sukuboen biktima gustukoenak bereziki gizon sentiberak, nerabeak eta fraideak izan ohi dira, haien amets eta fantasietan sartu ohi direlarik.
Pertsonaia hau banpiroaren oinarrietako bat da.
Orokorrean sukubo hauek sentsualitate, limurtze gaitasun eta izakera handiko emakumeen itxura hartu ohi dute, biluzik eta naturazgaindiko edertasunez agertu ohi dira, sarritan deabruzko hegalekin. Noiz edo noiz deabrudun ezaugarriak ere eman ohi zaizkie: adarrak, hiruki itxurako muturrean amaitzen den buztana, suge begiak, letaginak, euren biktimen gorpuei biribilkatutako sugeak, eta abar. Maiz soilik euren biktimen ametsetan sartu ohi diren emakume erakargarri eta biluzien antzera irudikatu izan dira, behin biktima esnatu eta gero ere, emakume hura alboratu edo ahazteko gai ez dela gelditzen delarik.
Bertsio hedatuenaren arabera sukuboek euren biktimei odola edo bizi indarra edo gogoa kendu eta haietaz elikatzen da. Sarritan honek gizonengan ahuleria, min fisiko eta espiritualak nahiz heriotza bera ere ekar dezake.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.