From Wikipedia, the free encyclopedia
Stepan Andriovitx Bandera (ukraineraz: Степан Андрійович Бандера, polonieraz: Stepan Andrijowycz Bandera; Staryi Uhryniv, Galitzia eta Lodomeriako Erresuma, Austria-Hungariako Inperioa, 1909ko urtarrilaren 1a - Munich, 1959ko urriaren 15a) ukrainar eskuin muturreko politikaria izan zen. Ukraniar ultranazionalisten lider eta ideologoa izan zen eta Ukrainako Nazionalisten Erakundea zuzendu zuen.
Stepan Bandera | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Stary Uhryniv, 1909ko urtarrilaren 1a |
Herrialdea | Mendebaldeko Ukrainako Herri Errepublika Austria-Hungariako Inperioa Poloniako Bigarren Errepublika aberrigabea |
Lehen hizkuntza | ukrainera |
Heriotza | Munich, 1959ko urriaren 15a (50 urte) |
Hobiratze lekua | Munich Waldfriedhof (en) |
Heriotza modua | giza hilketa: pozoitzea |
Hiltzailea | Bohdan Stashynsky (en) |
Familia | |
Aita | Andriy Bandera |
Ama | Myroslava Bandera |
Ezkontidea(k) | Jarosława Bandera (en) |
Seme-alabak | |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lviveko Politeknikoa |
Hizkuntzak | ukrainera |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria eta terrorista |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Ukrainar Nazionalisten Erakundea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Ukrainako Greziar Eliza Katolikoa |
Alderdi politikoa | Ukrainar Nazionalisten Erakundea Ukrainar Nazionalisten Erakunde Iraultzailea |
Austria-Hungaria desegin ondoren, Galitzia Polonian jaio zen. Bandera erradikalizatu egin zen eta hainbat erakunde nazionalista sortu zituen. 1934an Bronislaw Pieracki barne ministro poloniarraren hilketa planifikatzeagatik heriotza-zigorra ezarri zioten. 1939an ihes egin zuen espetxetik, Alemaniak Polonia inbaditu ondoren, eta alemaniarrek okupatutako eremuan babestu zen. Alemaniak Sobietar Batasuna inbaditu ondoren, 1941eko ekainaren 30an Ukrainako Estatua Berrezartzeko legea idatzi zuen.
Gestapok Sachsenhausenera bidali zuen, deklarazioa baliogabetzeari uko egin ziolako. 1944an askatua, Mendebaldeko Alemanian bizitzen geratu zen. Han komunisten aurkako erakundeekin eta mendebaldeko gobernuekin lan egin zuen. 1959an erail zuten Munichen KGBko agenteek.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.