![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/ea/Starcevo_culture.png/640px-Starcevo_culture.png&w=640&q=50)
Starcevo kultura
From Wikipedia, the free encyclopedia
Starcevo kultura (circa K.a. 5500-5000) Balkanetako kultura neolitiko handia da. Serbiatik Errumaniara, Bulgariara, Hungariara eta Ukrainara hedatu zen, eta hainbat eskualde-aldaera izan zituen. Tesalia eta Mazedoniako kultura neolitikoen eraginak ditu. Herrixkak nekazaritza eta abeltzaintzako komunitate txikiak dira, buztinez estalitako zurezko etxeak eta lau angeluko edo angeluzuzeneko oinplanoak dituztenak. Zerealetan oinarritutako nekazaritza praktikatzen zuten, baita ur ugariko ibar emankorretan edo mendi inguruetan kokatutako ahuntz edo ardien abeltzaintza ere. Aztarnategi garrantzitsuenak Starcevo, Vinça eta Bubanj (Serbia) eta Bucedol (Eslovenia) dira. Herrixka horiek iraupen luzekoak izan ziren, eta bere hondarrek "tell" erako muinoak utzi dituzte, leku berean irauten zutela adierazten digutenak[1].
![Mapa: Neolitoko Starčevo kultura (K.a. 5300-4400).](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/ea/Starcevo_culture.png/640px-Starcevo_culture.png)