From Wikipedia, the free encyclopedia
Shree Amma Yanger tamilez, ஸ்ரீதேவி; Sivakasi, Tamil Nadu, 1963ko abuztuaren 13a - Arabiar Emirerri Batuak, Dubain, 2018ko otsailaren 24a) zinema indiarreko aktore eta ekoizlea izan zen, eta tamilera, hindi, telugu eta malabarera hizkuntzetako filmetan egin zuen lan.[1]
Sridevi | |
---|---|
(2014) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Shree Amma Yanger Ayyapan |
Jaiotza | Sivakasi (en) , 1963ko abuztuaren 13a |
Herrialdea | India |
Bizilekua | Mumbai |
Lehen hizkuntza | Tamilera Telugua |
Heriotza | Dubai, 2018ko otsailaren 24a (54 urte) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: itotzea |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Mithun Chakraborty (1985 - 1988) Boney Kapoor (1996 - 2018ko otsailaren 24a) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | hindia Telugua Tamilera ingelesa Malabarera kannada |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea eta zinema ekoizlea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | hinduismoa |
|
Lau urterekin hasi zen antzezten eta Bollywooden 1975ean egin zuen debuta Julie filmean. Bere lehen pertsonaia heldua tamilerazko Moondru Mudichu filmean antzeztu zuen. 1980ko hamarkadako eta 1990ko hamarkadaren hasierako aktore arrakastatsuenetako bat bihurtu zen.[2][3] 1997an utzi zuen zinemaren industria alabak hazteko.[1] Bere ibilbidean zehar bost Filmfare Sari irabazi zituen.
Sridevi haurrentzako aktore gisa hasi zen 1967ko Kandan Karunai tamilerazko filmean. Lord Muruga gaztearen papera antzeztu zuen, eta ordutik aurrera tamilera, telegu, kannada, hindi eta malabarera hizkuntzetan egindako hainbat filmetan aritu zen.
1976an, Sridevik lehen protagonista papera lortu zuen K. Balachander-ek zuzendutako Moondru Mudichu filmean. Bertan Rajinikanth eta Kamal Haasan izarrekin batera aritu zen.[4] Gero, Haasan eta Rajinikanthekin zenbait filmetan egin zuen lan berriro. Lehenengoarekin, Gurú , Sankarlal, Sigappu Rojakkal, Thaayillamal Naan Illai, Meendum Kokila, Vazhvey Maayam, Varumayin Niram Sivappu, Neela Malargal, Moondram Piraí y 16 Vayathinile filmetan parte hartu zuen. Rajinikanthekin Gayathri, Dharma Yuddham, Priya , Johnny, Ranuva Veeran, Pokkiri Raja, Thanikattu Raja, Adutha Varisu eta Naan Adimai Illai filmetan aritu zen.
Aldi berean, Sridevi teluguzko filmetan hasi zen antzezten, eta horietako asko K. Raghavendra Rao-k zuzentzen zituen. N. T. Rama Rao-rekin Konda Veeti Simham, Vetagadu, Sardar Paparayudu eta Bobbili Puli filmetan aritu zen. A. Nageswara Rao-rekin Mudulla Koduku, Premabhishekham, Bangaru Kanku eta Premakanuka filmetan egin zuen lan. Krishna-rekin, Kanchu Kagada, Kalavari Samsaram, Krishnavatharam, Burripalem Bolludu eta Khaidi Rudrayya filmetan aritu zen.
Sridevi aktorea Shree Amma Yanger Ayyapan Rajeswari izenarekin jaio zen 1963ko abuztuaren 13an Sivakasin, Tamil Nadun. Aita abokatua zuen. Ahizpa bat eta bi anaiorde zituen. Boney Kapoor-ekin ezkondu zen 1996an, zinema-ekoizlea eta Anil Kapoor eta Sanjay Kapoor aktoreen anaia zaharrena. Bi alaba izan zituzten, Jhanvi eta Khushi (Krishna). Bere ama-hizkuntza tamilera zen.[5]
Aktorea itota hil zen istripuz ezkontza batera joateko ostatu hartu zuen hotelean, 2018ko otsailaren 24an. Aktorea erraustu egin zuten.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.