From Wikipedia, the free encyclopedia
Sorbus hybrida Sorbus generoko zuhaitza da, jatorriz Eskandinaviakoa. Europako endemismo hau bitxikeria bezala aurki daiteke Euskal Herrian, Gorostiaga, Urkilla eta Altzania, edo Leireko mendilerroan. Erraz bereiz daiteke hostoen oinean foliolo aske pare bat edo bi izan ohi dituelako.
Sorbus hybrida | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Rosales |
Familia | Rosaceae |
Leinua | Maleae |
Generoa | Hedlundia |
Espeziea | Hedlundia hybrida |
Basionimoa | Crataegus hybrida |
15 m arteko zuhaitza da. Adar gazteak iletsuak dira, eta begiak nahiko ilupadunak eta ez likatsuak. Zurtoinaren azala leuna eta grisaxka. 60 cm-tik gorako diametroko zurtoina.
Hosto bakunak, obal-lantzeolatuak. Zenbaitek oinaldean 1 - 2 (-5) gingil-pare aske izaten dituzte. Erdialdean ebakidura gero eta txikiagoa duten 3 - 4 pare, eta, puntan zerradura bikoitza. Gainaldean apur bat ilupadunak dira eta azpialdean ilupa gris-zurixkarekin estaliak.
Loreak korinbotan elkartuta, eta, infloreszentziaren adarra trinkoki ilupaduna loraldian eta ia glabroa fruitu-garaian. Kaliza 5 sepaloz osatua, ilupadunak kanpoaldetik; korolak 5 petalo, zuriak eta, ilegabeak edo ia ilegabeak. Androzeoak 18 - 20 estamine, harizpi glabroekin eta, antera zuri-horixka edo krema-kolorekoekin; ginezeoak 2 - 3 karpelo, oinaldean soldatuak eta beste hainbeste estilo libre, oinaldean ilupadunak.
Fruituak pomo biribilduak dira eta gorriak. Barruan 1 edo 2 hazi obatu dituzte.
Norvegian, Suedia ekialdean, Finlandia hego-mendebaldean eta herrialde baltikoetako leku batzuetan. Hortaz aparte Europa erdialdean eta hego-mendebaldean han-hemenka sakabanatuta. Euskal Herrian bitxikeria moduan aurki daiteke Gorostiaga, Urkilla eta Altzania edo, Leire bezalako mendilerroetan.
Urkidi, harizti eta pagadietako soilgune eta mendeletan bizi da. Lurzoru azidoak behar ditu, beraz, mendi silizeotan aurkituko dugu bereziki.
Maiatzetik ekainera loratzen da.
Tarteka apaintzeko landatzen da Europa iparraldean, baina beste zenbait Sorbus baino gutxiago.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.