gipuzkoar mahai-tenislaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Sonia Etxezarreta Perez (Irun, Gipuzkoa, 1968/69 - 2011ko urtarrilaren 8a) gipuzkoar mahai-tenislaria izan zen. 2009an Euskal Mahai Tenis Federazioak garai guztietako euskal mahai-tenislaririk onenaren saria eman zion.[1]
Sonia Etxezarreta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Irun, 1968/69 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | 2011ko urtarrilaren 8a (36/46 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | mahai-tenislaria |
Irunen beste hainbatek bezala, Sonia Etxezarreta Leka-Enearekin hasi zen kirol horretan, eta elkarte horren sortzaileetako bat izan zela esan daiteke. Irundarren taldean 19 urte bete arte jokatu zuen, eta orduan Valladolideko Helios-Lauki taldeak fitxatu zuen. Talde horrek aukera eman zion kategoria gorenean hamar urtez baino gehiagoz jokatzeko.[1]
Irundarrak ere sari asko lortu zituen bere ibilbidean. Hiru aldiz izan zen unibertsitateko Espainiako txapelduna, kategoria absolutuko Espainiako Txapelketetan dominak lortu zituen eta nazioartekoa izatera iritsi zen. Bere azken lorpenak beteranoen Espainiako Txapelketan lortu zituen, non dena ( banakako txapelketa, binakoak eta mistoa) irabazi baitzuen.[1]
Etxezarreta lortutakoarekin gustura zegoen:
"Oso polita da zure ibilbidean lortu dituzun lorpenak errekonozitzea. Euskadiko klub guztiek hartu zuten erabakia, eta ni baino jokalari hoberik ez dela esatea harro egotekoa da.».
Irungo jokalariak 2009 aldera alde batera utzi zuen mahai tenisa hilabeteetan, arrazoi pertsonalengatik, baina itzultzeko ilusio handia zuen, bere hitzetan:
"Argi dago ez dudala Leka-Enea utziko. Ahal dudan neurrian itzuli egingo naiz, jolasten hasten ari diren neska gazte guztiei laguntzeko besterik ez bada ere".
Sonia Bidasoako kirolaren adibide bat zen. 2011ko urtarrilaren 8an hil zen 42 zituela.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.