liburua From Wikipedia, the free encyclopedia
Soinujolearen semea Bernardo Atxagak idatzitako eleberria da, 2003an argitaratutakoa. Joseba eta David lagunen gorabeherak kontatzen ditu, 1930eko hamarkadatik XXI. mendera arte, Euskal Herriko gatazkaren giroan. Nostalgia, laguntasuna eta oroimena lantzen ditu egileak.
Soinujolearen semea | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Bernardo Atxaga (2003) |
Argitaratze-data | 2003 |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | Soinujolearen semea eta El hijo del acordeonista |
Argitaletxea | Pamiela |
Herrialdea | Euskal Herria |
ISBN | 84-7681-384-3 |
Egileak adierazi zuenez, eleberriak ziklo bat itxi zuen, Obabako mundu imaginarioa gainditu eta atzean uzteko asmoz. Horrela, idazlanak ordura arte landutako gaiak biltzen zituen. Aldaketaren froga moduan, Bernardo Atxaga ezizena bertan behera utzi eta bere benetako izenaz -Jose Irazu- sinatuko zuela iragarri zuen egileak. Hala ere, geroko lan guztietan betiko ezizena erabili zuen.
Echevarría afera Ignacio Echevarría literatura kritikariak Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea eleberriari buruz 2004ko irailean El País egunkarian kritika gogorra egin ondoren sortutako polemika da: haren ondorioz, kritikaria El País egunkaritik kaleratua izan ondoren, beste polemika bat sortu zen. Aferak zentsurari eta literatura kritikaren zereginari buruzko eztabaida ugari sorrarazi zituen Espainiako giro intelektualean.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.