Sociedad Española para el Procesamiento del Lenguaje Natural
Hizkuntzaren prozesamendurako Nazioarteko elkarte zientifikoa, Espainian kokatua / From Wikipedia, the free encyclopedia
Sociedad Española para el Procesamiento del Lenguaje Natural (SEPLN, euskaraz: Hizkuntzaren Prozesamendurako Espainiako Elkartea) irabazi asmorik gabeko elkarte zientifikoa da, eta 1983an sortu zenetik hizkuntzaren prozesamenduaren arloan jarduten du.[1][2] Felisa Verdejo irakaslea, orduan Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultateko irakaslea, bazkide sortzaileetako bat eta elkarteko lehen lehendakaria izan zen.
Sociedad Española para el Procesamiento del Lenguaje Natural | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Izen laburra | SEPLN |
Mota | elkarte zientifikoa, argitaletxea eta sarbide irekiko argitaletxea |
Herrialdea | Espainia |
Historia | |
Sorrera | 1983 |
webgune ofiziala![]() ![]() |
Bi jarduera nagusi ditu: hizkuntza naturalaren prozesamenduari buruzko nazioarteko kongresu bat egitea urtero, eta Procesamiento del Lenguaje Natural aldizkari zientifikoa (Lengoaia Naturalaren Prozesamendua) sei hilean behin argitaratzea. Bi jarduera horiek izan dira nazioarteko ikerketa-komunitate bat sortzeko hazia, bereziki iberiar penintsulan eta Latinoamerikan kokatua, hizkuntza naturalaren tratamendu automatikoa sustatzen duena, eta, bereziki, gaztelania, euskara, katalana eta galegoa.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/f/f4/Alfonso_Ure%C3%B1a_Miramar2022Hitz4.jpg/640px-Alfonso_Ure%C3%B1a_Miramar2022Hitz4.jpg)