Smog
From Wikipedia, the free encyclopedia
Smoga airearen kutsadura mota bat da, laino marroixka itxura duena. Presio altuetan (antizikloiak) airea gai kutsagarriekin nahasten denean sortzen da; izan ere, presio altuak airea geldiarazten du, eta horregatik kutsadura atmosferaren beheko geruzetan geratzen da, duen dentsitatearengatik.
Industriak sorturiko lainoak, haran hondoetan eta sakongune topografikoetan eratzen dira besteak beste, hiriguneetan edo industria guneetan. Aireak zatiki higroskopiko asko izaten ditu ingurune horretan, hiriko eta lantegietako jardueraren bidez eguratsera igorriak, eta horrek lainoak sorrarazten ditu, laino trinkoak gainera, %100 baino hezetasun erlatibo apalagoa denean ere. Kutsadura handiko guneetan, beraz, laino trinkoa eratu ohi da, kea eta beste gai kutsagarri batzuk lainoarekin nahasten direnean, eta smog edo ke-laino esaten zaio laino trinko horri.