From Wikipedia, the free encyclopedia
Skateboarding skateboard deritzon ohol gurpildun baten gainean ibiltzeko eta akrobaziak egiteko jolas eta kirola da. Oholaren gainean ibiltzeko azalera inklinatu batean maldan behera joan nahiz azalera lau batean hanka batez bultzatu egiten da. Sorreran, surf mundukoak eta underground kulturakoak ziren skateboardingean aritzen zirenak; baina gaur egun edozein arlotakoak dira[1].
Skateboarding kirolaren praktikan hiru modalitate bereiz daitezke: skateboarding bertikala, U itxurako skate parke eta antzekoetan burutzen dena, kaleko skateboardinga, kaleak zeharkatu eta horietan aurki daitezkeen oztopoak gainditzea helburua duena, eta freestyle edo estilo askeko modalitatea, skateboard gaineko akrobaziak (ollie izeneko jauzia, esaterako) eta antzekoak nabarmentzen dituena.
Kirol hau garrantzia irabaziz joan da, eta 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan lehenengo aldiz kirol olinpikoa izan da[2].
Skateboardinga, gaur egun existitzen den bezala, 1940ko hamarkadaren amaieran edo 1950eko hamarkadaren hasieran jaio zen Kalifornian. Bertako surflariak itsasoan olaturik ez zegoenean ez aspertzeko hasi ziren skateboardinga praktikatzen. Horren ondorioz espaloiko surfa izenez ezagutzera eman zen sorreran. Surfak indarra hartu ahala espaloiko surf berri honek ere indarra hartu zuen, kirol ezaguna bihurtu arte. Inork ez daki nork egin zuen lehen taula; antza denez, hainbat pertsonak antzeko ideiak zituzten aldi berean eta ideia guztiek egurrez egindako ohol bati lotutako lau gurpil zeuzkaten komunean. Lehendabizi fabrikatutako patineteak Los Angelesko (Kalifornia) surf denda batek eskatu zituen, dendaren jabeak, Bill Richardek, akordio bat egin zuen Chicago Roller Skate konpainiarekin patinatzeko gurpilak sortzeko, zurezko ohol karratuekin lotzen zituztenak. Hasierako patinatzaileek surfaren estiloa eta akrobaziak berdindu nahi izaten zituzten eta oinutsik egiten zuten[3][4].
1960ko hamarkadan skateboard oholak modu industrialean eraikitzen zituzten lehenengo enpresak sortu ziren. Jack's, Kips', Hobie, Bing's eta Makaha ziren enpresa famatuenak. Hauek surf estiloko ohol txikiak egiten zituzten bertan lau gurpil lotuta. Bere produktua sustatzeko Larry Stevensonek, Makaha enpresaren zuzendariak, erakustaldiak antolatu zituen produktua saldu ahal izateko. Lehenengo erakustaldietako bat 1963an egin zer Hermosa Beach Kaliforniako udalerrian. 1964an Stan Richards kazetariak aurkeztutako Surf's Up telesailean agerraldia egin zuen kirol honek, eta hori skateboardak telebistan egindako lehen agerraldia izan zen[5][6].
Ekintza horiek skateboarding kirolaren ospea asko handitu zuten. Arrakasta harekin jarraituz, 1964. urtean plazaratu zen The Quarterly Skateboarder aldizkaria, skateboardingari buruzko lehenengo aldizkaria. Jhon Severson aldizkariaren nagusiak honako hau idatzi zuen lehenengo zenbakian[7]:
« | Gaurko skaterrak kirol honen sortzaileak dira, aitzindariak dira, lehenak dira. Ez dago istoriorik Skateboardingean, zugatik egiten ari da orain. Kirol hau moldatzen ari da, eta uste dugu orain zuzen jokatzeak etorkizun bikaina ekarriko diola kirolari. Zeruertzean ekaitz-hodeiak daude kirolaren aurkariak debekuaz eta murrizketaz hitz egiten ari dira eta. | » |
Erregistratuta dagoen lehen lehiaketa 1965. urtean egin zen Kalifornian, konkretuki Anaheim hirian. Kirol hau guztiz berria zenez, soilik bi diziplina desberdinetan lehiatzeko aukera zegoen: estilo librea lautadan (lautada batean denbora jakin batean skateboard taularekin akrobazia desberdinak egitean datza), eta eslalom jaitsiera (aldapa behera erlojuaren kontra egindako lasterketa).
Garai honetan skateboard atleta askok ospea lortu zuten, hala nola, Danny Bearer, Torger Johnson, Bruce Logan, Bill and Mark Richards, Woody Woodward, eta Jim Fitzpatrick-ek. Guzti hauek skateboard gainean surf estiloa imitatzen zuten, espaloian ibili aurretik surfean ibiliak zirelako. Famatuenetariko bat Patti McGee izan zen. Skateboard gainean ibiltzeagatik soldata bat jasotzen zuen lehenetariko atleta izan zen, Hobie eta Vita Pak enpresekin babesletza akordio batera heldu ondoren. Bere lan nagusia estatu batuetako hiri desberdinetan skateboard erakustaldiak egitea zen. Hain zen handia bere ospea non 1965. urtean Life aldizkariaren portadan agertu zen[8][9].
Kirol honen hazkundea alderdi ekonomikotik ere ikus daiteke: 1963-1965 urteetan Makaha enpresak garai hartan dirutza ziren 4 milioi dolarreko irabaziak izan zituen, soilik skateboard praktikatzeko taulak salduz. 1966. urtetik aurrera gizarteko zenbait alderdik skateboardingaren kontrako kanpaina bat hasi zuten osasunerako arriskutsua zela esanez. Horren ondorioz, kirolak indarra galdu zuen eta desagertzeko arriskuan egon zen 70. hamarkadara arte[10].
1970eko hamarkadaren hasieran, Frank Nasworthy poliuretanoz egindako skateboard gurpil bat garatzen hasi zen bere Cadillac Wheels enpresan[11]. Material berri horren aurretik, monopatinen gurpilak metalezkoak edo buztinezkoak ziren. Trakzioaren eta errendimenduaren hobekuntza hain handia zen 1972an gurpila sortu zenetik, ezen skateboarden ospea berehala handitzen hasi zela. Horrek enpresek produktu hauen garapenean gehiago inbertitzea eragin zuen.
1975ean skateboardingak ospea berreskuratu zuen, eta 1960ko hamarkadatik egindako monopatin lehiaketarik handienetako bat antolatu zen, Del Marreko Txapelketa Nazionala, 500 lehiakide izatera iritsi omen zena. Txapelketak bi egun iraun zuen eta Bahne Skateboards eta Cadillac Wheelsek enpresen babesa zuen. Laster Kalifornia osoan zehar skateboarding lehiaketak egiten hasi ziren. Sarien bidez maila profesionaleko sistema erabili zen, hala nola, Skateboarding California Free Former munduko txapelketa profesionalak eta estilo libreko eta slalomeko lehiaketak[12].
1976ko martxoan ireki ziren tamaina handiko lehen bi skate parkeak: Skateboard City skate parkea, Port Orangen (Florida), eta Skatepark Carlsbad, San Diego konderrian (Kalifornia)[13]. Skate parkeak skateboard kirolean aritzeko bereziki eraikitako guneak dira, akrobazia mota desberdin asko egitea ahalbidetzen dutenak. 1982ra arte tamaina handiko 200 inguru skate parke eraiki ziren.
Estilo libreko skateboardak osasun ona izaten jarraitu zuen 1980ko hamarkadan, Rodney Mullen eta beste batzuk aitzindari izanik, kaleko skateboard modernoaren oinarri bihurtuko ziren oinarrizko akrobazia asko asmatu baitzituzten, hala nola, "impossible" eta "kickflip". Estilo libreak kaleko skateboardean eragin nabaria izan zuen 80ko hamarkadaren erdialdean. Skateboardingeko "generoen" bat-egite horrek sortutako tentsioei erantzunez, 1980ko hamarkadaren amaieran bilakaera azkarra gertatu zen kaleko patinatzaileari lekua egiteko. Une horretan patinatzaileentzako skate parke gutxi zeudenez, kaleko patinatzaileak merkataritza-guneak eta jabetza publiko eta pribatuak bilatzera bultzatu zituen bere kirola praktikatzeko gune gisa. Enpresek, gobernuek eta jabeek debekatu egin zuten beren eremu publiko zein pribatuetan skateboard egitea, eta kaleko skateboardaren arrakasta murriztu zen[14][15].
2001ean, monopatinak hainbesteko ospea lortu zuen, 18 urtetik beherako estatubatuar gehiago (10,6 milioi) zirela skateboardinga praktikatzen zutenak beisbolean jokatzen zutenak baino (8,2 milioi), nahiz eta talde-kirol tradizionalak nagusi izan gazteen programetan, oro har[16]. Era berean, monopatinak parte-hartzaileei muskuluak, hezurrak eta oreka indartzeko aukera ematen zizkien, baita gazteen osasun mentala hobetzeko aukera ere, elkarrekiko errespetua, sare sozialen sorrera, adierazpen artistikoa eta ingurumenaren balioespena irakasten baitzizkien[17][18]. Hiri asko planak ezartzen hasi ziren lur publikoak erabilgarriagoak izan zitezen, bereziki, skateboardingerako, eta patinatzaileak hiriko kaleetatik atera eta skate parkeetara joatera gonbidatu zituzten[19][20][21].
Euskal Herrian, Sancheski marka izan zen skateboardinga zabaltzen aitzindari 1960ko hamarkadaren bukaeran, hainbat hiritan skateboarding erakustaldiak antolatuz eta Irunen ekoiztutako oholak merkaturatuz. Eskiak egiten zituen Irungo enpresa hark Sánchez-Sky batura zuen bere izenean.
1970eko hamarkadan Euskal Herrian sortu ziren beste modelo batzuk Zutik Nai izenekoak, Skider, Amaya eta Eibarko GAC enpresak egindako Moby Board direlakoak izan ziren[22]. Monopatin esaten zitzaien gailu hauei XX. mendean Hego Euskal Herrian.
Skaterboardingeko akrobaziak hainbat kategoriatan banatzen dira:
Akrobazia oinarrizkoena da, honetatik ia beste akrobazia guztiak jaiotzen dira, gaur eguneko akrobazia guztien ama baita. Eskurik gabe taularekin salto egitean datza. Hau egiteko jarraitu behar diren pausoak:
Akrobazia hau olliearen antzekoa da, baina pixka bat zailagoa. Ohola altxatu behar da, baina nosea (aurreko aldea) aurreko oinarekin zapalduz. Adibidez: erregularra bazara (hau da, ezkerreko oina aurrean eramaten baduzu), ezkerreko oina nosean jartzen duzu eta eskuinekoa irristatzeko erabiltzen duzu. Goofy baldin bazara (eskuineko oina aurrean), gauza bera egiten da, baina alderantziz.
Zoru akrobaziak, flatground edo flip tricks, hala nola flip edo varial flip, gaur egun gehien praktikatzen direnak dira. Gainazal lau batean gainean egiten dira eta leku askorik ez dute behar. Horien artean daude pogoa, railstanda edo streeta. Zoru akrobazia oinarrizko hainbat akrobaziatan datza, eta aldaerak eta konbinazioak ditu:
Arrapalen ertzetan egindakoak dira. Lip, stall edo parpailako akrobaziak quarter pipe, half pipe, igerileku edo bowl baten ertzean jartzean oinarritzen diren akrobaziak dira.
Adibidez, nosestalla dago, taularen nosea sartu eta posizio horretan orekari eustean datzana. Footplanta honetan datza: quarterpipe/bowl ertzean gelditzea, bonelessa bezala, hau da, quarterpipe edo bowlaren ertzean oin bakarrarekin gelditzea, bestea zure atzean dagoen taulan dagoen bitartean. Lipsliden beste aldaera batzuk handplantak eta invertak dira, hala nola, esku bakar batean gelditzea, oinak taulan erabat buruz buru dituzula den inverta.
Hauek dira kaleko skater batek egin ohi dituen akrobaziak. Hona hemen fliparen oinarrizko akrobaziak:
Hainbat flip akrobazia daude, ohola biratzea lortzen duten akrobaziak:
Grind-akrobaziak, funtsean, oholarekin salto egitean eta espaloi, baranda edo barandadun zintarri, ertz bati lotutako hodi horizontala, baten gainera igotzean dautza, gainazalaren ertzaren gainean irristatuz, orekari eutsiz eta erortzea saihestuz. Hauek dira:
Hainbat mota daude: manual, nosemanual, one-foot manual, one-foot nosemanual, one-wheel manual, left manual, right manual, penguin manual, handstand manual… besteak beste.
Manual akrobaziak bi gurpilekin orekari eustean datza, bai aurreko gurpilekin (nosemanual), bai atzeko gurpilekin (manual); skatearen akrobazia oinarrizkoa da. One-wheel manuala gurpil bakar batean oreka mantentzean datza (aurreko zein atzeko gurpiletan); one-foot manualean (manual edo nosemanual izan daiteke), ohol gainean bermaturik oin bakarra dago.
Old school akrobaziak antzinako skateekin egiten zirenak dira, nahiz eta oraindik ere badagoen hori praktikatzen duen jendea. Hemen adibide batzuk: pogo, railstand, casper, anti-casper, handstand eta abar.
Eskuek parte hartzen duten akrobaziak dira, antzinako skate-an ez baitzegoen oinak bakarrik erabiltzen zituen akrobaziarik. Gaur egungoen oso antzekoak dira, baina eskuekin lagunduz, sinpleagoak ziren.
Grab akrobaziak dira ohola airean heldu edo eusten dutenak, half pipetik edo beste arrapala batzuetatik aterata edo ollie bat eginez.
Hauek dira nagusienak:
Skateboard motaren eta lurraren arabera, hainbat estilo bereiz daitezke skateboarding egiten denean. Honako hauek dira nagusiak:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.