Siwa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Siwa[1] (siwieraz: Isiwan; arabieraz: واحة سيوة, Wāḥat Sīwah, ˈwæːħet ˈsiːwæ ahoskatua) Egiptoko oasia da, Libiako basamortuan, Qattara sakonunea eta Egiptoko Hare-Itsasoaren artean dagoena.[2]
80 km-ko luzera eta 20 km-ko zabalera duen eremu hau Egiptoko lekurik isolatuenetariko bat da, non 23.000 lagun, gehienak berebere, bizi dira. Antzinean Ammonium izenaz ezaguna, oasia natura parke izendatu zuten.