From Wikipedia, the free encyclopedia
Silvestre I.a[1] (Sant'Angelo a Scala, ? - Erroma, 335eko abenduaren 31) Eliza Katolikoko 33. Aita Santua izan zen, 314 eta 335 bitartean, Konstantino I.a Handia enperadoarearen agintaldian. Aita santu zen garaian sortu zen Erromako Inperio Kristaua. Kanonizaturik dago eta haren eguna abenduaren 31n ospatzen da.
Silvestre I.a | |||
---|---|---|---|
314ko urtarrilaren 31 - 335eko abenduaren 31 ← Melkiades - Marko Ostiakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Erroma, ? | ||
Herrialdea | ezezaguna | ||
Heriotza | Erroma, 335eko abenduaren 31 ( urte) | ||
Hobiratze lekua | Catacomb of Priscilla (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | latina | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiz katolikoa | ||
Lantokia(k) | Erroma | ||
Santutegia | |||
Abenduaren 31 eta Abenduaren 31 | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Gutxi ezagutzen da haren bizitzaren gainean. Jaioteguna ezezaguna da; Liber pontificalis-en arabera, aitak Rufino izena zuen[2]. Kristauen aurkako jazarpenaren azken garaiak jasan behar izan zituen. Elezaharraren arabera Konstantino I.a Handia, kristau egin zen Erromako lehen enperadorea, bataiatu zuen, eta mirari batez legenarra sendatu zion.
314ko urtarrilaren 31n aita santu aukeratu zuten, Melkiadesen ondorengo, Milango Ediktua onartua izan eta urtebetera. Ediktu horrek baimena eman zien kristauei beren erlijioa praktikatzeko eta aske biltzeko. Beti ere, Silvestreren agintaldian Konstantino enperadoreak hark baino eskumen handiagoa izan zuen; enperadoreak berak deitu zituen Arleseko sinodoa eta Nizeako I. kontzilioa (325), Arrioren heresia gaitzetsi zuena.
Elizaren liturgia garatzen lagundu zuen, eta haren aitasantualdian idatzi zen Erromako martirien lehenbiziko martirologioa. Urte haietan eraikiarazi zituen Konstantinok Done Joan Laterangoa eta San Petri basilikak[2].
Martirioa hartu gabe santutua izan zen lehen kristatuetako bat izan zen. Jai eguna abenduaren 31n ospatzen da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.