Silla (Korea)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Silla (Hangul: 신라; Hanja: 新羅; ɕiɭ.ɭa ahoskatua; antzinako koreeraz: 徐羅伐, Syerapel edo 斯羅火, Sïrapïr;[1], sʌɾabʌɭ ahoskatua) Koreako Hiru erresumetako bat izan zen k. a. 57 eta k.o. 935, Koguryŏ eta Baekjerekin batera, iraun zuena. K. a. 52. urtean sortu zuten Samhan konfederazioko printzerri gisa.[2]
Silla 신라 | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
K.a. 57 – k. o. 935 | |||||||||||
Monarkia | |||||||||||
| |||||||||||
VI. mendeko hedapena | |||||||||||
Geografia | |||||||||||
Hiriburua | Gyeongju | ||||||||||
Kultura | |||||||||||
Hizkuntza(k) | Antzinako koreera Antzinako txinera | ||||||||||
Erlijioa | Konfuzianismo | ||||||||||
Historia | |||||||||||
|
- Artikulu hau Koreako erresumari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Silla (argipena)».
Erresuma honek, Koreako penintsula okupatzen zuten beste bi erresumetako lurraldeak konkistatzea lortu zuen, Baekje 660. urtean eta Koguryŏ 668. urtean, Silla Batua izena hartu ohi duen garaia hasiz.[3] Garai honetan, Sillako erresuma ia Koreako penintsula osoan zehar hedatzen zen, Koguryŏko iparraldea Balhaeko erresuma bihurtu zen bitartean. Ia mila urte geroago, Sillako erresuma "Hiru Erresuma Berantiarretan" banatu zen, 935. urtean bere oinordekoa zen Goryeo dinastia erori zen arte, gaur egungo Koreari izena eman zion dinastia.
Historialariek, tradizionalki, hiru arotan banatzen dute Sillako historia: hasiera (k. a. 57 – 654 AD); ertaineko aldia (654 – 780); eta ondorengoa (780 – 935).