![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/c/c6/Chat_signal.png/640px-Chat_signal.png&w=640&q=50)
Signal (softwarea)
bat-bateko mezularitza zerbitzua eskaintzen duen aplikazioa. Mezu zifratuak, software librea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Signal (lehen TextSecure) bat-bateko mezularitza eta deientzako aplikazioa da, librea eta kode irekikoa, pribatutasunean eta segurtasunean enfasia jartzen duena.[1][2] SMS, MMS eta datu zifratuko mezuak bidaltzeko erabil daiteke.[3] Signal Foundation eta Signal Messenger LLC taldeak agertzen dira dokumentuetan[4] Signal aplikazioetako garatzaile bezala, irabazteko asmorik gabeko erakundeak (2013–2020 Signal Foundation, a 501c3 nonprofit.). Besterik adierazi ezean, aplikazioak erabiltzailearen gailuko mezuen datu-basea zifratzen du, baita komunikazioaren bi muturrak ere, helburua delako beste erabiltzaile batzuei bidalitako mezu guztiak babestea.[2][5][6] 2015era arte aplikazioak TextSecure izena zuen eta bat-bateko mezularitzarako baino ezin zitekeen erabili. Izen berriarekin, deiak egiteko aukera gehitu zitzaion, RedPhone aplikazioaren bidez. 2017ko martxoan, Signal deiak egiteko sistema berri batera igaro zen, WebRTC-n oinarritzen dena; eta, honek, bideo bidezko deiak egiteko aukera ekarri zuen. [7] [8]
![]() | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2014 |
Banatze bidea | deskarga digitala |
Azken bertsioa | 7.11 |
Ezaugarriak | |
Euskarria | Android, macOS, iOS, Linux eta Microsoft Windows |
Sarrera gailua | ukimen-pantaila |
Programazio-lengoaia | Java, C, Objective-C (en) ![]() ![]() |
Irakur dezake | iOS, Android, Microsoft Windows, Linux eta macOS |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | GNU Affero General Public License, version 3.0 (en) ![]() |
Ekoizpena | |
Garatzailea | Signal Foundation (en) ![]() ![]() |
Fikzioa | |
Erabiltzen du | Signal Protocol (en) ![]() |
signal.org | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |
Iturri-kodea | https://github.com/signalapp/Signal-Android, https://github.com/signalapp/Signal-Desktop, https://github.com/signalapp/Signal-iOS eta https://github.com/signalapp/Signal-Server |