![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/2/27/Shawnee.jpg/640px-Shawnee.jpg&w=640&q=50)
Shawnee
From Wikipedia, the free encyclopedia
Shawneeak[1] Ipar Amerikako amerindiar etnia dira, algonkin hizkuntza-familiakoa. XVII. menderaino Ohio ibaiaren arroan bizi izan ziren, eta egungo Illinois aldera jo zuten ondoren, irokesek behartuta. XVIII. mendean Ohioko lurretara itzuli ziren, eta delaware eta seneka herriekin batu ziren. XIX. mendean zurien mendean geratu ondoren, hiru adar nagusitan bereizi ziren (absantee, ekialdeko shawnee eta txeroki shawnee), eta Oklahomako lurretan egokitu zituzten. 2.000 lagun inguru dira gaur egun.
Datu azkarrak Mota, Geografia ...
![]() | |
Mota | isolated human group (en) ![]() ![]() |
---|---|
Geografia | |
Estatua | Ameriketako Estatu Batuak |
Webgunea | shawnee-nsn.gov |
Itxi