From Wikipedia, the free encyclopedia
Xaria[1] (arabieraz: شريعة, xariʿa, euskaraz: «bidea/patua») islamaren lege sistemari eta islameko bizitzako atal guztiei egiten die erreferentzia. Islamaren legea da, Koranean, Sunnan, herri tradizioetan eta islamaren lehenengo bi mendeetako musulman jakintsuen lanean oinarritzen dena. Hainbat gai aipatzen ditu, hala nola politika, ekonomia, banketxeak, negozioak, kontratuak, familia, sexualitatea, garbitasun eta gai sozialak, adibidez.
Lege islamikoa da erabiltzen den lege erlijiosorik hedatuena, eta munduko hiru sistema juridiko hedatuena da, zuzenbide komun eta zuzenbide zibilarekin batera. Islamaren Urrezko Garaian, zuzenbide islamiko klasikoak zuzenbide komunaren garapenean eragin zuela uste da, baita zuzenbide zibilaren hainbat instituzioren garapenean ere.
Musulmanak ez diren beste lege sistema askoren aztarnak ikus daitezke xarian: antzinako arabiar beduinoenak, Mekako merkataritza legearenak, Medinako nekazaritza legearenak, konkistatuko herrietakoenak, eta erromatarren eta juduen legearenak.
Xaria legea dela esatea, baina, ez da erabat zuzena, legeaz haragokoa baita. Xariak erlijioa, politika, gizarte eta etxeko ohiturak, eta bizitza pribatua, dena hartzen du. Berez, musulman guztiei dago zuzendua, baina musulman gizartean bizi den pertsona orori aplikatzen zaio neurri batean; herrialde musulmanetatik kanpo bizi direnean edo bidaiatzen dutenean, ez daude xaria betetzera derrigorturik. Xaria ez da gizakiarentzat kritikagarri, Jainkoaren nahian oinarritzen baita.
Xariaren arauak bi multzotan bana daitezke: elizkizun eta errituei buruzkoak, batetik, eta lege eta politikari buruzkoak, bestetik. Baina halere, xariaren atal gehienek eragin gutxi izan dute, edo batere eraginik ez, musulman gizarte gehienetan, salbu eta islamiartze aldi batean txertatu direnetan (Sudanen, Iranen, Saudi Arabian eta neurri batean, Libian). Baina garrantzi handikoa da etxeko auzietan, hala nola familia, ezkontza edota ondoretasun arazoetan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.