Sexu seguru
From Wikipedia, the free encyclopedia
Sexu segurua, sexu-trasmisiozko gaixotasun batez kutsatzeko arriskurik gabeko sexu-harremanak edukitzeari esaten zaio. Batez ere HIESetik babesteko neurriak hartzea izaten da helburua, baina baita beste hainbat gaixotasunetatik ere. Hainbat teknika erabiltzen dira sexu-harreman seguruetarako: preserbatiboa, sexu-kide kopurua mugatzea, sarketarik gabeko harremanak edukitzea…[1][2]