From Wikipedia, the free encyclopedia
Seven edota Se7en (euskaraz: «Zazpi») 1995eko suspentsezko thriller bat da, David Fincher estatubatuar zinema zuzendariarena. Generoari dagokionez, zinema beltzaren, psychothrillerraren eta buddy moviearen artean dago. Gidoigilea Andrew Kevin Walker izan zen; eta antzezleak, Brad Pitt, Morgan Freeman, Gwyneth Paltrow eta Kevin Spacey.
Seven (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1995 |
Izenburua | Seven |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Honen izena darama | Zazpi bekatu nagusiak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | krimenezko filma, Neo-noirra, buddy cop film (en) , misteriozko zinema, film dramatikoa, thrillerra eta detective film (en) |
Iraupena | 127 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Kalifornia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | David Fincher |
Gidoigilea(k) | Andrew Kevin Walker |
Antzezlea(k) | |
Brad Pitt (David Mills (en) ) Morgan Freeman Gwyneth Paltrow Kevin Spacey R. Lee Ermey John C. McGinley Richard Roundtree Richard Schiff Michael Massee Leland Orser Mark Boone Junior Peter Crombie Hawthorne James Richard Portnow Andrew Kevin Walker Harris Savides Richmond Arquette Charles S. Dutton Alfonso Freeman Endre Hules (en) Daniel Zacapa | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Arnold Kopelson |
Konpainia ekoizlea | New Line Cinema |
Edizioa | Richard Francis-Bruce |
Ekoizpen-diseinatzailea | Arthur Max |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Howard Shore |
Argazki-zuzendaria | Darius Khondji |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | ezezaguna |
Argumentu nagusia | serieko hiltzailea, bekatu hilgarria eta Zazpi bekatu nagusiak |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | |
warnerbros.com… | |
| |
Bideoa | YouTube |
Izenburua zazpi bekatu nagusiei lotua dago.
New Yorkeko Hilketa Saileko Somerset tenientea (Morgan Freeman) erretiroa hartzeko zorian dagoen polizia ikertzaile beteranoa da, bere azken kasuan handigura eta izaera sutsuko den David Mills (Brad Pitt) polizia hasiberriarekin lanean ipini dute. Biek elkarlanean zazpi bekatu nagusiak aitzakiatzat hartuta hainbat hilketa egiten ari den serieko hiltzaile psikopata bat (Kevin Spacey) atzeman beharko dute, haren hilketa bakoitzak zazpi bekatu nagusietako banarekin lotura duelarik: lizunkeria, lukurreria, jalekeria, nagikeria, haserrekeria, bekaizkeria eta harrokeria. Biktimen gorpuek hiltzaileak nahita lagatako aztarnak dituzte; hala, jolas buru-hausgarria izateaz gain, katuaren eta txakurraren arteko joko bat bilakatzen da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.