From Wikipedia, the free encyclopedia
Sestao Sport Kluba Sestaoko futbol taldea zen. 1916an sortua, arazo ekonomikoak zirela eta desagertu zen 1996ko udan, 80 urte pasa ondoren. 17 denboraldi egin zituen Bigarren Mailan. Desagertu zenean Sestao River Club taldea sortu zen.
Ezizena(k) | River | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1916 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Desagerpena | 1996 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Las Llanas edukiera: 8.905 lagun inaugurazioa: 1923 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Desagertua | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | www.sestaoriverclub.com | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Sestao Sport Club 1916an sortu zen. Hasieran, Erregional Mailan aritu zen baina Gerra Zibilaren ondoren Bigarren Mailako bost multzoetako batean kokatu zuten urtebetez. Bere multzoan laugarren egin bazuen ere berrantolaketa baten ondorioz hirugarren mailara itzuli zen.
Bigarren Mailako lehen aroa 1954ean hasi zuen eta emaitza aipagarririk izan ez zuen arren zazpi urtez egon zen bertan harik eta 1961ean eitsi zen arte. 1955ean Bigarren mailarako igoera hau gertatu zenean Buenos Airesko River Plate Europa mailan bira bat egiten ari zen eta kontinente guztia txunditu zuen. Haren indarra hartu nahian zaleek "River" deitu zioten taldeari.
1977an sortuberria zen Bigarren B Mailara igo zen eta 80. hamarkadaren hasieran emaitza txukunak lortu zituen. 1985ean txapelduna izan zen eta bigarren mailara itzuli zen. Hantxe 8 denboraldi eman zituen. 1986-87 denboraldian igotzekotan zegoen Javier Irureta entrenatzailea zela baina azkenean 6. postuarekin konformatu behar izan zuen. Hurrengo urtean, Errege Kopako Real Madriden aurkako partidan, Hugo Sanchez madrildarrak botilakada bat jaso zuen eta Las Llanas estadioak bi partida zigorra izan zuen.
1991-92 denboraldian, Sestao kirol elakrte anonimoa bihurtu zen. Hurrengo urtean, Bigarren B Mailara jaitsi eta arazo ekonomikoak izan zituen. 1995ean, berriro igo baina urtebete baino ez zuen eman Bigarren Mailan eta 1996an arazo ekonomikoak zirela eta kluba desagertu zen.
Sestao Sport desagertu zenean, Sestao River Club sortu zuten, River ezizenaz baliatuz.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.