![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/3/36/Caballos_Serrano_1918.jpg/640px-Caballos_Serrano_1918.jpg&w=640&q=50)
Serrano (zaldi arraza)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Serrano zaldia, gazteleraz "caballo serrano", Espainiako bertako zaldi arraza bat da[1]. Bere tamaina zein gainontzeko ezaugarriengatik serrano zaldia ponien sailkapen taldean sartzen da.
Serrano zaldia | |
---|---|
Zaldi arraza | |
![]() | |
Espeziea | Equus ferus caballus |
Jatorria | ![]() |
Garai historikoetan bere zabalpen gunea Guadarramako mendilerroa hartzen zuen. Bere tamain zein ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen da. Aldi berean serrano zaldia Iberiar penintsulako mendiko behoken arraza eta azpiarraza multzoan kokatzen da. Hauetako arraza gehienak gaur egun desagerturik daude. Bereziki joan den mendearen bigarren partean suertatu zen arrraza hauen iraungitze orokorra[2].
Zaldi arraza hau ondo deskribatuta izan zen XIX. mendean. Orduan zaldi hauek nahiko arruntak ziren. XX. mendean serrano zaldiaren populazioa asko murriztu zen ia desagertu arte[3], Penintsulako mendietako behoken arrraza eta mota guztien kasuan bezala.
Ia galtzear zegoenean, 2001. urtean, Madrilgo Erkidegoak arraza berreskuratzeko egitasmoa abiatu zuen[4].