Parisko Senaren ibaiertzak
Gizateriaren Ondarea Parisen, Frantzia / From Wikipedia, the free encyclopedia
Parisko Senaren ibaiertzak Frantziako hiriburuko monumenturik ederrenetako batzuk ditu, Eiffel dorretik Notre-Dame katedralera, baina baita bi aldeak elkartzen dituzten zubi historikoak ere. 1991ko ekainaren 23an, uharteak eta bi ibaiertzak Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen[1], Paris, Senaren ibaiertzak izenarekin.
Parisko Senaren ibaiertzak | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Île-de-France |
Departamendua | Sena |
Territorial collectivity of France with special status | Paris |
Kokapen fisikoa | Sena |
Ur-masa | Sena |
Koordenatuak | 48°51′N 2°22′E |
Arkitektura | |
Azalera | 365 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Irizpidea | (i), (ii) eta (iv) |
Erreferentzia | 600 |
Eskualdea[upper-roman 1] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | 1991 (XV. bilkura) |
Senak, mendebalderantz doana Normandiako bere estuariorantz, Paris erdibitzen du: eskuinaldea eta ezkerraldea. Hiriaren bilakaera eta bere historia, Senaren ibaiertzak zeharkatuz ikus daitezke, Louvre museotik Eiffel dorreraino, Concorde plaza, Grand Palais eta Petit Palaisetik pasatuz. Ibaiaren ondoan ere, Notre-Dame katedrala eta Sainte-Chapelle altxatzen dira, arkitektura gotikoaren bi maisulan. Haussmannen hirigintza planaren arabera hiriko beste toki batzuetan trazatutako plaza eta etorbide zabalak eredu izan ziren munduko hiri askoren hiri antolamendurako, XIX. mendearen amaieran eta XX. mendean.