From Wikipedia, the free encyclopedia
Irin larri, ertirin edo semola zereal batzuen (bereziki, gari gogorra) aleak hezetuta eta ehota lortzen den pikor lodiko elikagai bat da, bahetu eta garbitu egiten dena. Gari alearen eta irinaren erdibidean dago irin larria.
Irin larri | |
---|---|
solteko salgai, flour-based food (en) eta irin | |
Osagaiak | garia |
Historia | |
Honen produktua | gari gogor |
Antzekoak | farina (en) |
Glutena ugari duelarik, gari gogorraren irin larria sukaldean erabiltzen da prestakin ugaritan, besteak beste opil gozoak, eltzekariak edo kus-kusa prestatzeko, eta jateko pastak egiteko. Zenbait herrialdetan, hala nola Frantzian eta Italian, nahitaezkoa da gari gogorreko irin larria pastak egiteko erabiltzea.[1]
Irin larri mota hauek daude, guztiak gari gogorraz eginak:
Ezaugarri fisiko-kimikoei dagokienez, irin larriak zehaztapen hauek bete behar ditu:[2]
Irin larria beste zereal batzuekin ere egin daiteke, hala nola artoa (zenbait elikadura prestakinen oinarrian dago, adibidez morokila)[3] edo manioka (Boli Kostako attiéké[4] prestatzeko). Ipar Afrikan garagarraz[5] ere egiten da irin larria, eta Alemanian galzuriz.[6]
Gari gogorra irin larri bihurtzeko urrats guztiak giro tenperaturan egiten dira.
Lehenik, garia garraiatu, jaso eta sailkatu egin behar da. Ikusizko eta usaimenezko azterketa bat egin ohi da, atzemateko ba ote den intsektuek edo karraskariek eragindako kutsadura biologikorik, intsektizida tratamendu berri baten ondoriozko kutsadura kimikorik, edo gari lizunduak sortutako kutsadura mikrobiologikorik. Ondoren, lagin bat hartzen da, intsektu biziak antzemateko; onartzen den dentsitate atalasea da intsektu heldu bat gari gogorraren kilogramo bakoitzeko. Horrek aukera ematen du, halaber, gariaren kalitate fisiko-kimikoa eta sanitarioa ebaluatzeko.[7][8]
Bigarrenik, garia deskargatu eta garbiketa gordin bat egiten zaio, hondakin handiak kentzeko, hala nola harea edo lastoa. Ondoren, ale silotan biltegiratzen da. Hori egiteko unean, garia sailkatu egiten da jatorriaren, motaren eta berariazko ezaugarrien arabera. Biltegiratze baldintzak gainbegiratu eta kontrolatu egin behar dira, gari gogorra behar bezala kontserbatuko dela bermatzeko. Urrats honetan, azkenik, garia haizatu eta bahetu egiten da; lehorreko garbiketa da, prozedura mekanikoaren bidez, gari hazia kentzeko, intsektu kopurua murrizteko, eta zereal arrotzen haziak eta hondakinak kentzeko.[9]
Hirugarrenik, garia busti egiten da, ura lainoztatuz, eta utzi egiten da, beratzen, alearen muinaren eta kanpoko bilgarriaren arteko bereizketa errazteko, hots, ehotzean kenduko den zahia. Urrats honetan, garia % 17ko hezetasun mailara eramaten da, eta, ondoren, zenbait orduz geldirik lagatzen da zelulatan, gari motaren arabera. Araudiak ezarritako kalitate baldintzak bete behar ditu erabiltzen den urak.[10]
Laugarrenik, gari gogorreko aleak ehotzeko prozesua da hozia edo galorratza (gari alearen muina) eta zahia banatzea. Hasieran, alearen zatirik barnekoenak isolatzen dira, eta, gero, periferiara hurbiltzen dira (hau da, barnetik kanpora). Ondo kalibratutako eta erabat purua den irin larri bat izateko, gariak tratamendu industrial batzuk izaten ditu.[11]
Hiru fase nagusi daude:
Azkenik, irin larria egokitu egiten da. Azken produktuaren adostasuna kontrolatu behar da urrats honetan. Irin larriak zisternatan jartzen dira (soltean ontziratuta) fabriketan erabiltzeko. Zisternak baimenduta egon behar dira eta irin larri mota edo kalitate bakarra izan behar dute. Karga tranpolak eta erauzketa balbulak zigilatu egiten dira, kargaren ondoren.[13]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.