Sekuoia erraldoi
From Wikipedia, the free encyclopedia
Sekuoia erraldoia (Sequoiadendron giganteum) Sequoiadendron generoaren bizirik dagoen espezie bakarra da eta sekuoia luze (Sequoia sempervirens) eta Metasequoia glyptostroboides zuhaitzekin batera Sequoioideae subfamiliaren kide bakarra. Normalean "sekuoia" esatean, sekuoia erraldoia esan nahi dugu, naturan Kaliforniako Sierra Nevada mendien mendebaldeko magaletik at bizi ez dena.
Datu azkarrak Iraute egoera, Sailkapen zientifikoa ...
Sekuoia erraldoi | |
---|---|
Iraute egoera | |
Galzorian (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Klasea | Pinopsida |
Ordena | Pinales |
Familia | Cupressaceae |
Generoa | Sequoiadendron |
Espeziea | Sequoiadendron giganteum (Lindl.) J.Buchh.
|
Banaketa mapa | |
Itxi
Sequoiadendron generoak beste kide bat bazuen, egun iraungita: S. chaneyi, hain zuzen ere.[1]
Zuhaitz apaingarri moduan hazia, egun mundu osoko klima epeleko eskualdeetan ikus daitezke.