From Wikipedia, the free encyclopedia
Seien Europa Europar Batasunaren aitzindaria izan zen. 1951n, sei herrialdek (Alemania, Belgika, Frantzia, Italia, Luxenburgo eta Herbehereak) Ikatzaren eta Altzairuaren Europako Erkidegoa sortu zuten. 1958an Europako Ekonomia Erkidegoa (EEE) izena hartu zuen eta Europar Batasunera aldatu izan zen 1993an.[1]
Seien Europa | |
---|---|
Indarraldi | 1951 - |
Kausa | Parisko Ituna |
Europan, bi gerrate mundialen ostean, estatuek prekarizazio egoeran geratu ziren gerran garaile atera arren, eta lehen inperio izan ziren herrialde askok ez zuten inperio izaten jarraitzeko ahalmenik. Beraz, Europar Federazioaren aldeko mugimendua bultzatu izan zen, oinarrizko eskubideen babesa, arlo militarraren garapena eta ekonomiaren kudeaketa helburu nagusienak izanik[2].
Ekonomiaren helburu honetatik, Marshall Plana-z aparte Europako Ekonomia Erkidegoa eratu zen, lehenik, Ikatzaren eta Altzairuaren Europako Erkidegoa bezala ezaguturik.
Ikatzaren eta Altzairuaren Europako Erkidegoa edo IAEE-a Europako nazioz gaindiko erakundea izan zen, eta estatu kideetako ikatzaren eta altzairuaren sektoreak arautzen zituen. 1950 urtean, maiatzaren 9an, Frantziako Kanpo Arazoetako Ministroak, Robert Schumanek, Frantzia eta Alemaniaren artean ikatzaren eta altzairuaren merkatu bakarra sortzea proposatu zuen (Europako beste estatu batzuei zabalduz proposamena): Schuman Adierazpena.[3]
Gaur egungo Europako Batasunaren eguna maiatzaren 9a kontsideratzen da. Deklarazio horretan garrantzi izugarria zuten bi sektoreri buruz hitz egiten du (ikatza eta altzairua). Elkarte hau elkarte sektoriala da (sektore batzuetan bakarrik elkartuko dira). Elkarte hori ondo bazijoan, beste elkarte berriak egitea pentsatzen zen.[4]
Proposamen horrek oso harrera ona izan zuen eta 1951. urtean, sinatu zuten sei estatuk "El tratado de la CECA" (Ikatzaren eta Altzairuaren Europar Elkartearen Hitzarmena) (Alemania, Frantzia, Italia eta Benelux: Belgika, Herbehereak eta Luxenburgo). IAEE-ak 1951ko Parisko Ituna bidez sortu izan zen, lehen aipatutako estatuen artean.
Urteen poderioz, Ikatzaren eta Altzairuaren Europako Erkidegoaren esku-hartze arloak handitzen joan ziren eta horrekin batera erakundearen izaera aldatzen joan zen. Hau legeztatzeko, Erromako Ituna, 1957ko martxoaren 25ean sinatu zuten eta Europako Erkidegoaren sortze-egintza moduan hartzen dira kontuan (bi itun ziren eta), integrazio-prozesu bat ekarriko lukeena eta Europar Batasuna osatuko lukeena. Lehenengoak Europako Ekonomia Erkidegoa (EEE) ezarri zuen, eta bigarrenak Europako Energia Atomikoaren Erkidegoa (CEEA edo Euratom). Bi itun hauek, urte batzuk lehenago sortutako Ikatzaren eta Altzairuaren Europako Erkidegoarekin (CECA) batera, Europako Erkidegoak eratzeko itunak osatzen dituzte.
Bi itun hauek Mendebaldeko Alemania, Belgika, Frantzia, Italia, Luxenburgo eta Herbehereek sinatu zituzten. Estatu bakoitzeko parlamentuek berretsi ondoren, tratatuak 1958ko urtarrilaren 1ean sartu ziren indarrean. EEEren ituna askotan aldatu da, harrezkero, Europako Ekonomia Erkidegoa eratzeko tratatua izatetik, Europako Erkidegoa eratzeko tratatura aldatu zelako, eta, azkenik, Batasunaren Funtzionamenduari buruzko tratatura aldatu izan zen.[5]
60ko hamarkada garai egokia da ekonomiarentzat, besteak beste, Messinako Konferentzia-ri esker, Europako Erkidego Ekonomikoa (EEE) herrialdeek beren arteko merkataritza-transakzioengatik aduana-eskubideak kobratzeari uzten diotelako, batasun doganala lortzeko helburuarekin. Batasun doganal hau lortzeko helburuarekin, barne ostopoak ezabatu zituzten, kanpo muga fiskalak eta politika amankomunak ezarriz. Era berean, elikagaien ekoizpenaren kontrol bateratua adostu zuten, hiritar guztiek elikagai nahikoak izan zezaten.[6]
Erakunde hau lehen Europar Federazioa izan zen eta estatuen arteko koordinazioa gauzatzea eta haien interesen arabera batzea eragin zuen. Urteen poderioz erakundearen esku-hartze arloak handitzen joan ziren eta horrekin batera erakundearen izaera aldatzen joan zen ere gaur dugun Europar Batasunera heldu arte.
1973ko urtarrilaren 1ean, Sei kideak bederatzi izatera igaroko dira Danimarka, Irlanda eta Erresuma Batua ofizialki Europako Erkidegoekin bat egiten dutenean. Beste aldetik, demokrazia Europan zehar hedatzen da, Grezia, Portugal eta Espainiako diktadurak boteretik kenduz eta hurrengo urteetan erkidegoaren parte izanik ere bai. Ondorioz, “Seien Europa” bezala ezagututako taldea desagertuz.[7]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.