Sefardi
From Wikipedia, the free encyclopedia
Sefardiak (hebreeraz: sing. סְפָרַדִּי Sefaraddi Səp̄āraddî, plur. סְפָרַדִּים Sefaraddim Səp̄āraddîm; ladinoz: pl. Sefardies) honako bi taldeetako kideak dira:[1]
- adiera zorrotzean, Iberiar penintsulatik XV. mendean kanporatutako juduen ondorengoak;
- adiera zabalean, eta batez ere erlijio arloan, sefardi-liturgia erabiltzen duten juduak; hor Mizrahi juduak barnean daude eta Israelen batzuetan ashkenaziak ez diren judu guztiak izendatzeko erabiltzen da.
Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Datu azkarrak Sefardiak יהדות ספרד (Yahadut Sefarad), Biztanleak guztira ...
Sefardiak יהדות ספרד (Yahadut Sefarad) | |
---|---|
1. lerroa: Maimonides• Isaac Abrabanel• Baruch Spinoza• David Nieto• Daniel Mendoza• David Ricardo 2. lerroa: Moses Montefiore• Benjamin Disraeli• Sabato Morais• Emma Lazarus• Benjamin Cardozo• David de Sola Pool | |
Biztanleak guztira | |
1,5–2,0 milioi inguru (juduen %15a) | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
| |
Hizkuntza | |
Historikoak: ladino, haketia, judu-portuges, judukatalan, shuadit, eta juduen nafar-aragoiera Egungoak: hebreera eta herrialdekoa | |
Erlijioa | |
Judaismoa | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Juduak |
Itxi
Sefarad (hebreeraz: ספרד Səfarád Səp̄aráḏ / Səp̄āraḏ) hitzak "espainiar" esan nahi: Biblian agertzen den toponimoa da,[2] identifikatu gabekoa. Gero, juduek Iberiar penintsula identifikatzeko erabili zuten eta egun hebreeraz "Espainia" esan nahi du.
Historikoki lau taldetan banatu dira:
- Gehienak 1492an Iberiar penintsulatik kanporatutako juduen ondorengoak dira, Otomandar Inperioan, batez ere Salonikan eta Istanbulen, kokatu zirenak.
- Iparraldeko Marokon eta Aljerian finkatu zirenak.[3]
- Hasieran, kristautasunera aldaturiko juduak gero Europara ihes egin eta beren erlijioa berreskuratu zutenak.
- Kriptojuduak, Penintsulan geratu eta bere erlijioa ezkutuan mantendu zutenak.