Sebastião Salgado
argazkilari brasildarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Sebastião Salgado (Aimorés, Minas Gerais, 1944ko otsailaren 8a) brasildar argazkilaria da, zuri-beltzeko argazkilaritzaren maisutzat hartua dena. 1998an, Arteetako Asturiasko Printzearen saria eman zioten, Espainian.
Sebastião Salgado | |||
---|---|---|---|
![]() (2016) | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Aimorés, 1944ko otsailaren 8a (81 urte) | ||
Herrialdea | Brasil Frantzia | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Lélia Wanick Salgado (en) (1967 - | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | École nationale de la statistique et de l'administration économique São Pauloko Unibertsitatea Federal University of Espírito Santo (en) | ||
Hizkuntzak | frantsesa brasildar portugesa ingelesa portugesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | fotokazetaria, margolaria eta argazkilaria | ||
Lantokia(k) | Paris | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Arte Ederren Akademia (Frantzia) | ||
Izengoitia(k) | Salgado, Sebastiao | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristaua | ||
amazonasimages.com | |||
![]() |
Bizitza
Urte asko igaro ditu Parisen, eta han bizi da gaur egun ere. Gizon, emakume eta haurren sufrimendua erakusten saiatzen da. Haren lan egiteko moduari dagokionez, presak ez du eraginik izaten, urteak igaro litezke lan bat amaitutzat ematen duen arte. 1994an, berrehun eta berrogeita hamar argazkiz osatutako erakusketa bat aurkeztu zuen Rio de Janeiroko Arte Modernoko Museoan. Haren obrako gai nagusiak tuaregak, hainbat tribu, Indonesiako sufre-meategietako langileak, Kazakhstan hegoaldeko langileak eta antzekoak dira.
Salgadoren argazki gogoangarri batzuk Lurra eta Langileak liburuetan daude. Nazioarteko sariak irabazi dituzten irudi nagusiak, berriz, hauek dira: Nômades atravessando o Lago Faguibim, ressecado (Mali, 1985), Refugiados da Seca (Txad, 1985), Refugiados en marcha para o Sudão (1985), Mina de ouro de Serra Pelada (Brasil, 1986), Franceses na Indochina (1987), Familia de Mineiro de Carvão (India, 1989), Guerra do Golfo (Kuwait, 1991).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sebastião Salgado ![]() |
- (Ingelesez) Sebastião Salgadoren webgunea, amazonasimages.com
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.