From Wikipedia, the free encyclopedia
Saul Gutmanovitx Txernikhovski (hebreeraz: שאול טשרניחובסקי; errusieraz: Саул Гутманович Черниховский; Mikhailovka, Ukraina, 1875 – Jerusalem, 1943) israeldar olerkaria eta itzultzailea izan zen.
Saul Txernikhovski | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mykhailivka (en) , 1875eko abuztuaren 20a |
Herrialdea | Errusiar Inperioa Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Palestinako Britainiar Mandatua |
Heriotza | Jerusalem, 1943ko urriaren 14a (68 urte) |
Hobiratze lekua | Trumpeldor cemetery (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Heidelbergeko Unibertsitatea Lausanako Unibertsitatea Imperial University of St. Vladimir (en) |
Hezkuntza-maila | Medikuntzako doktorea |
Hizkuntzak | errusiera hebreera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, itzultzailea, medikua, idazlea eta Iliad's translator (en) |
Jasotako sariak | |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Jewish atheism (en) |
| |
Oso gazterik hasi zen olerkiak hebreeraz idazten. Medikuntza ikasketak egin zituen Heidelbergen eta Lausanan. Errusiara itzuli eta mediku jardun zuen. 1931n Israelen hartu zuen bizilekua. Olerkari gisa, goren mailara eraman zuen hebreera, forma eta erritmo berriak erabili zituen, sonetogile bikaina izan zen eta gaur egungo hebrear olerkarien aitzindaria izan zen. Entziklopedia judu-errusiarrean parte hartu zuen eta hitz lauzko liburu asko idatzi zituen. Itzultzailea ere izan zen; garrantzi handiko autoreen lanak itzuli zituen hebreerara: Iliada, Odisea, Hiawatharen kantua, Platonen Oturuntza eta Molièreren Ustezko gaixoa, besteak beste. Idazlanak: Ikuspenak eta doinuak (1898 eta 1901), Eguzkitan (1919), Odol gainean (1923), Apoloren estatua baten aurrean, Worms-eko baladak (1942), Zeruko izan urrunak (1944).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.