Sarkoidosia gaixotasun kronikoa da, jatorri immunologikoa daukana. Berezko lesioak granulomak dira, tuberkulosian bezala, mikroskopioaren bidez ikusten direnak.
Hainbat organo kalte dezake eritasunak, baina birikak dira ohikoenak (%90). Hauen ondoren, gongoil linfatikoak (%75-90), gibela (%60-90), azala (%25), begiak (%25) eta ORLko organoak (%5-20) eta beste batzuk.