Sara Rietti
Argentinako lehen emakume kimikari nuklearra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Sara Bartfeld de Rietti, ezagunagoa Sara Rietti izenez (Buenos Aires, Argentina, 1930eko abenduaren 3a - ibídem, 2017ko maiatzaren 28a) Argentinako ikertzailea eta lehen emakume kimikari nuklearra izan zen.[1]
Sara Rietti | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Sara Bartfeld |
Jaiotza | Buenos Aires, 1930eko abenduaren 3a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Buenos Aires, 2017ko maiatzaren 28a (86 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | kimikaria eta ikertzailea |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Ikertzaile aritu zen Argentinako zenbait unibertsitatetan eta estatu-erakundeetan, eta Manuel Sadoskyren agindupean jardun zuen Nazioaren Zientzia eta Teknologia Idazkaritzan, Raúl Alfonsínen gobernuan. Gainera, Buenos Aireseko Unibertsitateko Zientzia Zehatz eta Naturalen Fakultateko Zuzendaritza Kontseiluko kide izan zen, eta hantxe egon zen segurtasun-indarrak zoritxarreko Noche de los bastones largos gauean sartu ziren egunean.[2]
Kritikariek Argentinako goi-mailako ikasketa-etxeen urrezko ikurtzat hartzen dute, eta bere lagunek lan nekaezina nabarmendu zuten.[3]