![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/c/c9/Samuel_S%25C3%25A1nchez_-_Crit%25C3%25A9rium_du_Dauphin%25C3%25A9_2010.jpg/640px-Samuel_S%25C3%25A1nchez_-_Crit%25C3%25A9rium_du_Dauphin%25C3%25A9_2010.jpg&w=640&q=50)
Samuel Sánchez
txirrindulari espainiarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Samuel Sánchez González (Oviedo, Asturias, 1978ko otsailaren 5a -) txirrindulari ohia da. 2008ko Olinpiar Jokoetan, Errepide Lasterketan garaipena lortu zuen Beijingen urre olinpikoa eskuratuz.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Itxi
Club Ciclista Colloto (Oviedo) beheko mailetan hasi zen. 1994an Espainiako kadete mailan txapeldunordea izatea lortu zuen Asturiako selekzioarekin. 1997an, Bizkaiko Olarra taldearekin sinatu zuen. 2000n, txirrindularitza profesionalean debutatu zuen Euskaltel-Euskadi taldearekin.
2008an Doi la cara pola oficialidá kanpainaren alde egin zuen, asturiera Asturiasko hizkuntza koofiziala izatea aldarrikatzen zuena[1].