From Wikipedia, the free encyclopedia
Samuel Fuller (Worcester, Massachusetts, AEB, 1912ko abuztuaren 12a - Los Angeles, AEB, 1997ko urriaren 30a) Estatu Batuetako zinema-zuzendaria izan zen.
Samuel Fuller | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Worcester, 1912ko abuztuaren 12a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Hollywood, 1997ko urriaren 30a (85 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, aktorea, gidoilaria, zinema ekoizlea, eleberrigilea, modeloa, errealizadorea eta produktorea |
Lantokia(k) | Ameriketako Estatu Batuak |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Writers Guild of America, West (en) |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Armada |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
|
17 urte zituenerako, New York Journal egunkariko kazetaria zen. Geroago, beste egunkari batzuentzat lan egin zuen, eta oso lanbide baliagarria gertatu zitzaion hura. Izan ere, 1930. hamarraldian hainbat kontakizun eta eleberri labur idatzi zituen, poliziakoak gehienak, egunkarietan agertzen ziren gertakarietan oinarriturik. Era berean, kazetaritzan egindako lanetik hartu zituen zenbait gidoi idazteko gaiak.
1942. urtetik 1945. urtera, gerran parte hartu zuen Europan eta Afrikan, eta gerra amaitu zenean, Hollywooden hasi zen lanean, gidoiak idazten. 1950eko hamarraldiaz gero hasi zen filmak egiten.
Fuller zinemagile inkonformista izan zen, eta kritika gogorrak egin zituen, besteak beste, arrazakeriaz eta hipokrisiaz. Indarkeriazko filmak egin zituen, batez ere, gerran oinarrituak horietako asko, eta trebetasun bikaina erakutsi zuen gudu-lekuko irudi lazgarriak adierazten.
Fullerrek eragin handia izan zuen geroagoko zinemagile gazteen artean, Godard, Wim Wenders, Jim Jarmusch eta Martin Scorseseren zinemagintzan, besteak beste. Oso filmegile emankorra izan zen, eta hauek ditu, beste askoren artean, film aipagarriak: Fixed Baionets (1951); Pick up on South Street (1953); House of Bamboo (1955); China Gate (1957); Underworld USA (1960); Merril´s Marauders (1961, gerrako filmen eredutzat har daitekeena), Shock Corridor (1963), Shark (1969), The Big Red One (1979),White Dog (1982), Les Voleurs de la nuit (1984), Street of No Return (1988).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Samuel Fuller |
Artikulu hau Massachusettsko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.