![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/4f/Wydawnictwa-podziemne2.jpg/640px-Wydawnictwa-podziemne2.jpg&w=640&q=50)
Samizdat
From Wikipedia, the free encyclopedia
Samizdat (errusieraz: самиздат; ukraineraz: самвидав, translit.: samvidav; euskaraz: «auto-argipena») Sobietar Batasunean sobietar gobernuaren jokaera kritikatuz idatzi, kopiatu eta zabaltzen zen literatura debekatua, eta literatura horren kopia egitea eta banatzea. 1953. urtean hasi zen agertzen, Stalinen heriotzaren ondoren, sobietar idazle disidente nagusiei adierazpen-askatasuna mugatzeari aurka egiteko asmoz. Samizdatak gobernuak ideologian, kulturan, legeetan, ekonomian, historiografian, erlijioan eta gutxiengoen arazoetan zuen jokabideari kritika gogorra egiten zion. 1970. urtetik aurrera, KGBk eta gobernuak gogor eraso zion mugimenduari eta desagertzeko zorian egon zen. 1985. urtetik aurrera, Mikhail Gorbatxoven glasnost politikari esker, berriz ere zabaldu zen.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/4f/Wydawnictwa-podziemne2.jpg/640px-Wydawnictwa-podziemne2.jpg)
Hedaduraz, Europako Ekialdeko estatu komunistetako literatura debekatua adierazteko ere erabiltzen da.