Judeako asmondar erregina From Wikipedia, the free encyclopedia
Salome Alexandra[1] (antzinako grezieraz: Σαλώμη Ἀλεξάνδρα; hebreeraz: שְׁלוֹמְצִיּוֹן, Šəlōmṣīyyōn, euskaraz: «Siongo bakea»; K.a. 141[2] edo K.a. 139 - K.a. 67) Asmondar leinuko erregina izan zen. K.a. 76. urtetik erregina izan zen bere heriotzara arte. Estatu judu independentea gobernatzen azken agintaria izan zen Israel modernoaren eraketa arte.
Salome Alexandra | |||
---|---|---|---|
K.a. 75 - K.a. 67 ← Alexandro Janeo - Hyrcanus II (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. 140 | ||
Herrialdea | Asmondar Erresuma | ||
Heriotza | K.a. 67 (72/73 urte) | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Alexandro Janeo Aristobulus I (en) | ||
Seme-alabak | |||
Leinua | Asmondar leinua | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | judaismoa |
Salome Alexandra Aristobulo I.a erregearen emaztea izan zen (k.a. 104-k.a 103), eta hura hil ondoren, Alexandro Janeo jarri zuen tronuan, hildako erregearen anaia gazteena. Lebiratoaren legeari jarraituz, Alexandro Janeo Salome Alexandrarekin ezkondu zen.[3] Elkarrekin gobernatu zuten k.a. 103 eta k.a. 76. urteen artean. Alexandro Janneok, hilzorian, ez zion bere seme-alabei erresuma utzi nahi izan, eta Salome Alexandrari agindu zion gobernua, jendetzak maite baitzuen, bere senarraren neurri krudelen aurka zegoela uste zutelako. Bi seme-alaba izan zituen Alexandrorekin: Hirkano II.a, zaharrena, ezgauza eta ezgai zelako apaiz goren bilakatu zuena, eta Aristobulo II.a, oso oldarkorra zelako bizitza pribatura mugatu zuena.
Salome Alexandrak farisearren alde egin zuen, bere senarrak heriotza-ohean eman zizkion aginduei jarraituz, legeak betetzean sekta judu zorrotzena baitzen. Haiek bihurtu ziren nazioko benetako gobernari, nahiz eta Alexandrak jakinduria handiz administratu, armada bikoiztuz eta inguruko agintariak beldurtuz. Baina berak juduak gobernatzen bazituen, farisearrek bera gobernatzen zuten. Hauek Alexandrori 800 farisear buruzagi gurutziltzatzeko aholkatu ziotenak hil zitzan premiatu zuten, eta beraiek banan-banan hiltzen hasi ziren. Biktimen artean, Diogenes Judeakoa izeneko bat izan zen, saduzear alderdiko kide ospetsua. Jazarriek defendatzaile bat aurkitu zuten Aristobulorengan, eta amak barkatzeko konbentzitu zuen. Baina Jerusalemdik alde egin behar izan zuten, eta herrixka gotortu batzuetan sartu ziren.
Salome Alexandraren erregealdian, Tigranes II.a Armeniakoaren inbasioa gertatu zen, 300.000 gizoneko armadarekin iritsi eta Ptolemaida setiatu zuena. Alexandrak enbaxadoreak bidali zituen Tigranesi opari baliotsuekin, bake hitzarmen bat eskatuz, baina Tigranesek bat-batean Armeniara jo zuen Lukulo erromatar jeneralaren inbasioari aurre egiteko.
Handik denbora batera, erregina larriki gaixotu zen, eta bere seme Aristobulo II.ak aukera hau baliatu zuen boterea eskuratzeko. Jerusalemdik ezkutuan irten zen gauean, armada bat bildu zuen, 22 gotorleku okupatu zituen hamabost egunetan eta herrialdearen zatirik handiena hartu zuen. Alexandra K.a. 67an hil zen, bederatzi urtez errege izan ondoren. Haren oinordekoa haren seme Hirkano II.a izan zen. Herrialdea bere seme-alaben arteko gerra zibilaren atarian utzi zuen, eta horrek erromatarrek juduen arazoetan esku hartzea erraztuko zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.